'Space Chains'

‘Space Chains’

29.11.2025 — 27.12.2025

29
11
2025

27
12
2025

Yona Friedman ez zen bere garaiko ameslari bakarra izan. Bere garaikideengan izan zuen eragina, bai maila grafikoan, bai maila kontzeptualean, nabarmena da. Esate baterako, nomadismoaren ideia, hiri mugikorren ideia eta hirigintza situazionistaren filosofia ludikoa partekatzen ditu Constantekin, edo, adibidez, bere pop filosofiara hurbildu gabe, collagean oinarritutako ideia eta estilo grafikoak partekatzen ditu Archigramekin bere mezua helarazteko.

Hiriek, gutxi gorabehera utopikoak izan zirenek, beti jarri zuten fokua giza sormena garatzeko esparru bat sortzean, kontsumo kapitalistatik aldentzean eta gizarte-kontrolari iskin egitean, nork bere existentziaren gidaritza hartzeko eta, horrela, gure bizitzen protagonista izateko, batez besteko gizonaren ideia estatistikotik urrunduz.

XX. mendeko utopiei buruzko tailer hauetan, elkarrekin amestuko ditugu airean zintzilikatutako hiri berri horiek, nekazaritza-lurzorua beren presentziarekin askatzen saiatzen zirenak eta, beren espazio-antolaketaren bidez, hirien eskemak apurtzen saiatu zirenak, gaur egun ere gure hiri-lurzorua marrazten dutenak.

Horrela, ‘Space Chains’ tailerrarekin, familiarekin jolastuko dugu hiri espaziala eta haren egitura zurrunak bizitzeko ideiarekin. Egitura zurrun horiek eraztun-elementuak dituzte, eta gai dira biztanleei bizitzeko moduko azpiegitura eskaintzeko, eta nahi bezala aldatzeko aukera emateko, bizileku-beharrak aldatu ahala, hiria demokratizatu nahian.

 

Adina: Elduak eta 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak ( Plaza kopuru mugatua)

Datak : Azaroak 29 eta abenduak 27 (edukiera beteta)

Ordutegia: 11:30 -13:00

Hizkuntza: Ele bitan

Prezioa: Dohainik

Izen-ematea: edu@eai.eus