Muntaiagatik irekita – Baserria eraikitzen
Baserriaren bilakaera bat dator Erdi Aroko ekonomia indartsuak jasan zituen aldaketekin. Izan ere, lehengaiak eraldatzeko egitura industrial gisa sortu ziren, eta Errenazimentuko krisi ekonomikoan, basoko herria deiturikoa etxebizitzaz hornitzeko bizitegi-okupazioko ereduetan birziklatu ziren.
Denboraren poderioz, bizitegi-jarduera berri horrek esanahi berria eman zien gure mendien hegalak marrazten zituzten eraikin erraldoi horiei. Estaldura-materialen pixkanakako ordezkapenak, inertzia termiko handiagoko harrizko itxitura berrien bidez eta leiho txikien irekieraren bidez, baserriak etxekotzen joan ziren, gaur egun ezagutzen dugun irudi ikonikoa sortu arte.
Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain" erakusketa dela eta, 1:10 eskalako maketa handi bat eraikiz, hiru lan-saio progresibotan, baserriaren eraldaketa-prozesua ezagutuko dugu, hura osatzen duten materialen bilakaeraren bidez. Lehenengo saioan, zurezko eraikin handia kolektiboki eraikiz hasiko gara; bigarrenean, eraikuntza horien harrizko estaldura berezia erantsiko dugu, eta, azkenik, hormak etxekoduko ditugu, argiari bidea ireki nahian, eraikinaren barrualdera leihoak jarrita. Zuen zain gaude!
Adina:
Helduak eta 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak ( Plaza kopuru mugatua)
Datak :
Uztailak 5; Egurrezko Eraikina
Uztailak 19; Harrizko azala
Irailak 6 ; Leihoak irekitzen
Ordutegia :
11:30 -13:00
Hizkuntza :
Ele bitan
Prezioa :
Dohainik
Izen-ematea :
edu@eai.eus