‘Konponbideak’ Familientzako tailerra
Gizarteak hiri-ingurunea herritarren behar beti aldakorretara egokitzeari buruzko erabakiak hartzean duen parte-hartzea aberastu egiten da adimen kolektiboaren ekarpenarekin, askotan arazo konplexuak konpontzeko gai baita. Hala ere, kolektibo batzuk erabakiak hartzetik kanpo gera daitezke, hala nola haurrak eta gazteak, parte hartzeko eskubideak murriztuta ikusten baitituzte.
Arsgames kolektiboaren Craftea obran inspiratutako ‘Konponbideak’ tailerrarekin, hiriko egunerokotasunetik ateratako benetako problematika batzuk haurren adimen eskuzabalarekin alderatu nahiko genituzke. Minecraft programatik abiatuta eredu birtualetan islatuko ditugun irtenbideak proposatuko dituzte.
Adina: 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak (Plaza kopuru mugatua)
Data : Abenduak 14 eta urtarrilak 11
Ordutegia: 11:30-13:00
Hizkuntza: Ele bitan
Prezioa: Dohanik
Izen ematea: edu@eai.eus