Komentuko ahotsak
Urriaren 5ean, “Komentuko ahotsak” saioan, Institutua dagoen eraikinaren, Santa Teresa komentu zaharraren, historia ezagutzera emango dugu bisita batean.
Eraikina 1663tik egon zen Karmeldar Oinutsen agindupean, eta 2020an azken 10 ahizpa karmeldarrek eraikina utzi zuten.
Euskadiko Arkitektura Institutuak eraikin honen ondare arkitektonikoa ezagutzera gonbidatzen zaitu, Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak antzeztutako komentuko azken 10 biztanle horietako baten testigantzari esker.
Jarduera hau Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldien parte da.
Hizkuntza: Gaztelera
Ordutegia: 11:00
Aurrez izena emanda sarrera libre: contact@eai.eus - lekuak agortu dira, itxarote-zerrenda bat sortu da
Doan