Cadavre Exquis

Cadavre Exquis

26.09.2020

26
09
2020

Sortu zenetik, “Cadavre Exquis”a intuizioa, bat-batekotasuna eta askatasun sentsazioa bateratzeko modu dibertigarria izan da, narratiba berriak lortzeko. Jolas honekin, barne-munduaren poetika automatikoki azaleratzen uzten dugu, errutinari izkin eginez.

Familientzako tailer honetan, collagean oinarritutako kontakizun bisual txiki bat eraikitzea proposatzen dizuegu. Teknika honen bidez, EAIren eraikina ezagutuko dugu, gure irudimena askatuz, zorian oinarritutako esperientzia batearen bidez.

Jarduera hau Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak tailer eta jarduera didaktikoetarako 2020rako EAIrekin lankidetzan babestutako jardueren barruan sartzen da.

Covid-19ari dagokionez, osasun-agintariek eskatutako segurtasun eta osasun protokoloak aplikatuko dira. Nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea.

6-12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat.

Data: irailak 26, larunbata

Ordutegia: 11.30-13.00

Izen-ematea: info@maushaus.info