Bisita gidatuak “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain”

Bisita gidatuak “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain”

30.08.2025

30
08
2025

Datorren larunbatean, abuztuak 30, Ibon Telleriak, erakusketaren komisarioa Jon Aracarazekin batera, bisita gidatua egingo du, “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain “ erakusketan

Bisita 11:00etan izango da euskaraz eta 12:00etan gaztelaniaz. Sarrera doakoa da eta contact@eai.eus helbide elektronikoaren bidez  eman beharko da izena.

Ibon Telleria Arkitektoa da 2001etik, bere ikasketak EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan gauzatu zituen. Eskolako irakaslea 2002tik, Egiturak ikasgaiko irakaslea izan da, eta, gaur egun, Ondarearen esku-hartzearekin lotutako gaietan irakasten du. Euskal baserriko tailerraren arduraduna izan da 2012tik EHUko Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterraren barruan. Landa-inguruneko ondarearekin eta etxe-arkitekturarekin lotutako hainbat ikerketa lan egin ditu. Hainbat artikulu idatzi ditu landa-arkitekturaren ondarea eta bertan esku hartzeko moduei buruz.

Bere Doktore Tesia Erdi Aroko baserri eredu baten jatorriari eta garapen historikoari buruzkoa da, Gipuzkoako hegoaldean kokatzen diren adibide desberdin batzuren azterketatik ondorioztatutakoa. Arkitekto bezela, bere ikerketa lerroarekin harremandutako hainbat birgaitze lan garatu ditu.

 

Abuztuaren 30a

11:00etan bisita euskaraz

12 ordu bisita gaztelaniaz

Izen-ematea: contact@eai.eus

Sarrera librea lekua bete arte