Arkitektura Laborategia 2023-24

Arkitektura Laborategia 2023-24

03.10.2023 — 30.06.2024

03
10
2023

30
06
2024

Ikasturtea amaitzear dago, baina Arkitektura Laborategia uda ostean itzuliko da eta ekainetik aurrera matrikula egin ahal izango duzu.

2023-2024 ikasturtean, asteartetan, I. taldearekin, etxeari buruz hitz egingo dugu. Zer da arkitektura? zertarako balio du? Arkitektura eta bere elementuen hizkuntza: maketak, marrazkiak, 3D. Etxebizitza-eraikinari buruz hitz egiten dugu. Etxearen ondoren bilatzen jarraitzen dugu, eta etxetik kalera, auzora eta hirira ateratzen gara; eraikin berdingabeak dituen hirira. nire etxea + zure etxea = etxebizitza-eraikina, nola funtzionatzen du? zeintzuk diren bere arteriak? Beste zer eraikin agertzen diren hirian?

Hiria eta paisaiari buruz hitz egiten dugu. Hiriko sagu honek bilaketa amaitzen duenean, bere bizimoduaren gertaleku den paisaiarekin bat egingo du berriro.

Ostegunetan, II. taldearekin, helburua haurrei estetikarekin eta haren eraketa legeekin (kolorea, formak, geometria…) erlazionatuta dauden kontzeptu metafisikoak helaraztea da, inguratzen gaituen hiri naturarekin harmonian bizitzeko funtsezko balio gisa. Hiriaren egituraren eta haren ekologiaren ezagueran sakontzea, materialak, geometria eta arte plastikoak aztertuz.

Maushausen eskutik egiten da laborategia, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntzarekin.

Informazio gehiago: info@maushaus.info

Asteartero (I. taldea) eta ostegunero (II. taldea), urriatik ekainera

6-12 urte bitarteko umeei bideratutako jarduera

Ordutegia: 17.30-19.00

Izen-ematea eta informazio gehiago: info@maushaus.info