'Alde Zaharra Atik Zra' familientzako tailerra

‘Alde Zaharra Atik Zra’ familientzako tailerra

19.03.2022 — 09.04.2022

19
03
2022

09
04
2022

Konturatu al zineten inoiz letra ugari agertzen direla eraikinen formetan? Batzuetan lehen begiratuan gertatzen da, eta beste batzuetan pixka bat bortxatuz, agian zeruko hodeietan irudiak ezagutzen ditugun bezala.

‘Donostia A-tik Z-ra’ liburuaren filosofia ludikoan oinarrituta, gure ikuspegia zabaltzen saiatuko gara, hiriko abezedario bat harrapatzeko. Donostiako Alde Zaharrean barrena joango gara forma horien bila, Arkitektura Institutura itzultzeko, bateratze-lana egiteko eta gure abezedario originala osatzeko.

6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familientzat. Izena eman dezakezu hemen.

Ordutegia: 11:30 -13:00

Hizkuntza: ele bitan

Antolatzailea: Maushaus

Eman izena doan hemen


 →