Aisialdia

Aisialdia

10.01.2026 — 24.01.2026

10
01
2026

24
01
2026

Yona Friedman ez zen bere garaiko ameslari bakarra izan. Bere garaikideengan izan zuen eragina, bai maila grafikoan, bai maila kontzeptualean, nabarmena da. Esate baterako, nomadismoaren ideia, hiri mugikorren ideia eta hirigintza situazionistaren filosofia ludikoa partekatzen ditu Constantekin, edo, adibidez, bere pop filosofiara hurbildu gabe, collagean oinarritutako ideia eta estilo grafikoak partekatzen ditu Archigramekin bere mezua helarazteko.

Hiriek, gutxi gorabehera utopikoak izan zirenek, beti jarri zuten fokua giza sormena garatzeko esparru bat sortzean, kontsumo kapitalistatik aldentzean eta gizarte-kontrolari iskin egitean, nork bere existentziaren gidaritza hartzeko eta, horrela, gure bizitzen protagonista izateko, batez besteko gizonaren ideia estatistikotik urrunduz.

XX. mendeko utopiei buruzko tailer hauetan, elkarrekin amestuko ditugu airean zintzilikatutako hiri berri horiek, nekazaritza-lurzorua beren presentziarekin askatzen saiatzen zirenak eta, beren espazio-antolaketaren bidez, hirien eskemak apurtzen saiatu zirenak, gaur egun ere gure hiri-lurzorua marrazten dutenak.

‘Aisialdia’ tailerrean, Archigram-en utopiak entseatzen dibertituko gara, Walking Cities-ekin eta Constant Nieuwenhuys-en hirigintza bateratuarekin, ate-labirintoz betetako eta sormenerako irrikaz. XX mendeko utopia urbano horien ideiak lurreratzen eta indarrean daudela egiaztatzen saiatuko gara elkarrekin.

Adina:
Elduak eta 6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak ( Plaza kopuru mugatua)
Datak :
Urtarrilak 10 eta 24
Ordutegia:
11:30 -13:00
Hizkuntza:
Ele bitan
Prezioa:
Dohainik
Izen-ematea:
edu@eai.eus