"Permanencias y arquitectura urbana”

“Permanencias y arquitectura urbana”

21.07.2026

21
07
2026

Erromatarren garaitik Ilustraziora arteko Euskal Herriko hiriak

José Ignacio Linazasorok “Permanencias y arquitectura urbana” liburua aurkeztuko du Victoriano Sainz eta Rafael Plasenciarekin batera. Argitalpenak hiria memoria bizidun gisa ulertzen du: jasotako aztarnek eta arrastoek osatutako ehun gisa. Ikuspegi horren arabera, proiektatzea ez da hutsetik abiatzea, baizik eta lehendik dagoena ikuspegi kritikoz interpretatzea, historiaren eta gaur egungo esku-hartzearen arteko elkarrizketa posible egin dadin, bata bestea ezerezean utzi gabe.

Julio Caro Barojaren eta Victoriano Sainzen hitzaurreekin, liburuak hiria ez dela arkitekturaren agertokia bakarrik azaltzen du; haren memoria ere badela aldarrikatzen du. Oroitzeko gai den gorputz bat da, ez eraikinen batura hutsa, baizik eta irauten duten eta desagertzen diren aztarnek, hutsuneek eta formek osatutako ehuna.
“Permanencias y arquitectura urbana” lanean, José Ignacio Linazasorok arkitektura denboraren ikuspegitik begiratzera gonbidatzen gaitu. Haren ustez, proiektu bat ez da hutsetik hasten; dagoeneko existitzen dena interpretatzeko lanetik abiatzen da.

Egileari buruz
José Ignacio Linazasoro (Donostia, 1947) Iruñeko eta Bartzelonako Arkitektura Eskoletan ikasi zuen, eta 1980an doktore egin zen Bartzelonako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan (ETSAB). Bere ibilbidean uztartu ditu lanbide jarduna eta irakaskuntza: 1988az geroztik Proiektuetako katedraduna da Madrilen, aurretik Valladolideko Unibertistatean izan zen eta irakasle gonbidatua izan da, besteak beste, Veneziako, Milango, Lausannako eta Limako Arkitektura Eskoletan.

1970eko hamarkadan hasi zen bere lana argitaratzen, Hondarribiko Ikastolarekin. Ondorengo urteetan bere lanen artean nabarmendu dira Medina de Riosecoko Santa Cruz elizaren berreraikuntza, UNEDen Liburutegi Nagusia, Valdemaquedako San Lorenzo eliza eta Madrilgo Escuelas Pías unibertsitate zentroa. 2011z geroztik, Ricardo Sánchezekin elkarlanean, Segoviako unibertsitate campusa eta Madrilgo Puerta del Solen berrantolaketa (2023) egin ditu. Frantzian ere hainbat proiektu garatu ditu, besteak beste, Reimseko katedralaren plaza eta Troyesko biltzar jauregia.

1987az geroztik San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako kidea da. La memoria del orden eta bestelako lan teorikoen egilea ere bada. Beste hainbat sari eta aitortzaren artean, COAM saria, Piranesi Prix de Roma, Gutiérrez Soto saria eta, berrikiago, Espainiako Arkitektoen Elkargoen Kontseilu Nagusiaren (CSCAE) Arkitekturaren Urrezko Domina jaso ditu.

Data: uztailaren 21a

Ordua: 19:00

Lekua: Klaustroa

Hizkuntza: gaztelania


Entradas / Sarrerak →