Mad Max
Euskadiko Arkitektura Institutuak 2026. urteari hasiera emango dio bere zine zikloaren bigarren edizioarekin, oraingoan distopiei eskainitako “Arkitektura zineman: Distopiak” izenburupean. Hiru saioak urtarrilean eta otsailean egingo dira, eta zuzeneko elkarrizketa ezartzen dute institutuko egungo “EU-topías OU-topías” erakusketarekin.
Edizio berri honetan filmen hautaketa kulturarekin, zinemarekin eta arkitektura-dibulgazioarekin zerikusia duten pertsonek egin dute. Hauek modu batera edo bestera, distopiekin edo arkitektura eta zinema dibulgazioarekin lotura duten pertsonak badira, arkitektoak ez izan arren.

Urtarrilak 9: Mad Max Ukrainako kaleetan gauzatzen denean
Javier Espinosa Roblesek, El Mundo egunkariak Ukrainan duen berriemaile eta bidali bereziak, emango dio hasiera zikloari “Mad Max” filmarekin (George Miller, 1979). Mad Maxek mundu autosuntsitzaile bat erretratatatzen du. Australiako polizia mendekari batek motorzale-talde bortitz bat atxilotu nahi du.
Javier Espinosa Robles (Malaga, 1964ko apirilaren 18a) berriemaile berezia izan da 35 urtez, eta gatazken eta krisi humanitarioen estalduran espezializatu da. 20 gerretan egon da berriemaile bezala eta mundu osoko 120 herrialdetan baino gehiagotan lan egin du. 25 urtez Londres, Johannesburgo, Mexiko Hirian, Rabat, Jerusalem, Beirut, Bangkok eta Pekinen korrespontsala izan zen.

“Filmak distopia batean murgiltzen gaitu, non oraina pixkanaka hondatzen den. Ikuspegi horrek Ukrainako gatazkaren oihartzuna du; izan ere, gerrak eta fronteak hiri- eta landa-ingurunea eraldatu dituzte, eta degradazio-errealitate belikoa islatzen dute” – Javier Espinosa
2024ko otsailean gerra hasi zenetik, Ukrainako gizarteak bere burua babestu eta egokitu behar izan du. Espinosak urtarrilaren 9an aztertuko du Ukrainako hiriak nola aldatu diren errusiarren erasoei aurre egiteko, Mad Maxen irudi distopikoa gaur milaka ukrainarrentzat gauzatzeraino.
Data : Urtarrila 9
Ordutegia: 19:00
Filmaren hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin
Aurrez izena emanda sarrera librea hemen