Kooperatiba-bizitza: aldaketarako arkitektura baten azterketa
Hiria, lehian” erakusketak oraindik ere indarrean dagoen galdera bat planteatzen du: zer gertatzen da etxebizitza eskasia dagoenean eta merkatuak erantzunik ematen ez duenean? Erakusketak etxebizitza sozialari buruzko esperimentuak dokumentatzen ditu Italian, Espainian eta Portugalen.
Esperimentu kolektibo haiek abiapuntu bat izan ziren. Topaketa honen bidez, Euskadiko Arkitektura Institutuak eztabaida ireki nahi du ondare hori gaur egun nola itzultzen den aztertzeko, berriz ere erantzun kolektiboak eskatzen dituen etxebizitza-krisi baten aurrean. Horretarako, galdera hau gaurkotasunera ekarriko dugu Lacol kooperatibarekin eta Tenov argitaletxearekin; biak urteak daramatzate eredu hau ikertzen, eta azterlan hau aurkeztuko dute.
Ikerketa honetan etxebizitza kooperatiboarekin lotutako bizimoduetan eta praktika arkitektonikoan izandako aldaketak aztertzen dira. Ikerketa lau kasutan oinarritzen da —La Borda, La Balma, La Morada eta La Raval—, jabetza kolektiboan eta lankidetzan oinarritutako alternatiba bat proposatzen duen eredu errepikagarri baten bilakaera gisa. Ikerketak prozesuen analisia, argazki-entseguak eta inplikatutako komunitateekin izandako elkarrizketak uztartzen ditu.
Ernest Garrida Lacoleko kidea eta Joana Teixidor eta Llorenç Bone Tenoveko kideek parte hartuko dute.
