Arte Ederrak antzokia: eraikuntzaren berrikustea
Arkitektura herritarrengana hurbiltzeko eta arkitekturako profesionalek beraien proiektu bereziak herritarrei aurkezteko topagunea izateko helburuarekin, “Arte Ederrak antzokia: eraikuntzaren berrikustea” topaketa antolatu du Euskadiko Arkitktura Institutuak urtarrilaren 22an, 19:00etan.
Ignacio Quemada, birmoldaketaz arduratu den arkitektoak, Jose Angel Medina institutuko zuzendariarekin arituko da Donostiako zabalguneko eraikin enblematiko honen birgaitzeaz. Ramon Cortazarrek diseinatutako eta 1914an eraikitako antzinako zinemak ateak irekiko ditu 2026ean Sadek kudeatutako hotel gisa. Birgaitze prozesua 3 urte iraun du.
Topaketa honetan, birgaikuntzaz arduratu den arkitektoak prozesuan zehar jatorrizko arkitektura-egitura ahalik eta gehien nola errespetatu diren azalduko du. Era berean , espazioa hotel bihurtzeko nola egokitu den azalduko du. Izan ere, hotel horren barne-diseinuak hasierako erabileraren giro zinematografikoa gogorarazten du.
Topaketan zehar, Quemadak fatxadaren zaharberritze prozesua azalduko du, Donostiako ondare arkitektonikoaren kontserbaziorako mugarri bat bai da. Joan den udazkenetik ikusgai dago eraikina koroatzen duen kupula, 1914ko jatorrizkoaren erreplika zehatza.
Arte Ederren Antozkia Espainiako lehenengo zinemetako bat izan zen eta 1982ra arte egon zen martxan. 2021ean, Donostiako Udalak birgaitze-proiekturako obra-lizentzia onartu zuen. Topaketan, eraikinaren kanpoaldean egin beharreko esku-hartzea eta eraitsitako kupularen berreskuratzea azalduko dira.
Gainera, jatorrizko dekorazio elementuak nola babestu diren zehaztuko da da, birgaitze-proiektuak elementu horietako asko eskuz erreplikatu baititu. Hori guztia posible izan da dokumentazio fotografikoaren lan sakonari esker eta ondarea zaharberritzen adituak diren tokiko artisau handien lanari esker. Horrela, Sade taldeak balaustradak, moldurak, erlaitzak, beirateak eta arkitekturako gainerako apaingarriak berreskuratu ditu.

Ignacio Quemada Sáenz-Badillosi buruz
Ignacio Quemada Logroñon jaio zen 1963an, eta Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoan titulatu zen 1989an. Espainian eta AEBetan hainbat azterlanekin kolaboratu ondoren, 1992tik 1999ra Rafael Moneorekin lan eginez osatu zuen AEBetako prestakuntza. Aldi horretan, proiektu eta obra nabarmenetan parte hartu zuen, hala nola Donostiako Kursaalean eta Stockholmeko Arte Moderno eta Arkitekturako Museoan.
1999an, bere estudio propioa sortu zuen Donostian (Gipuzkoa), Espainian. Hitzaldiak eman ditu hainbat unibertsitatetan eta arkitektoen elkargoetan, eta hizlari gisa parte hartu du ikastaro eta jardunaldi espezializatuetan. Bere obra, neurri handi batean lehiaketa publikoen bidez garatua, nazioko eta nazioarteko hedabideetan zabaldu da, eta honako sari hauek jaso ditu:
Hizkuntza: Gaztelera
Sarrera: Doan
Izen emateak: Sarrerak agortutak. Itxarote-zerrendan sartzeko contact@eai.eus helbidera idatzi.
Tokia: Euskadiko Arkitektura Institutua. Kontzeju sala