2019ko Peña Ganchegui Saria, Euskal Arkitektura Gaztea
Bi urtetik behin, hamarkada bat baino esperientzia txikiagoaren jabe izan eta Euskal Herrian ikasi edo lan egiten duten arkitektoentzat da saria. Peña Ganchegui Artxiboak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin elkarlanean, eta, arkitektura kultura sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak ikusgarri egin nahi ditu sariak.
Epaimahaiak finalista izendatutako 6 taldeen lanak biltzen ditu erakusketak. Eduardo Mangada, Eva Prats eta Moisés Puente arkitektoek osatu dute epaimahaia.
Komisarioak
Rocío Peña & Mario Sangalli