Laster. ‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’
Zuhaitzek leku garrantzitsua dute arkitekturaren historian. Alde batetik, mendeetan zehar eraikuntza-material nagusietako baten iturria izan dira. Bestalde, diseinu arkitektonikoaren eta hiri-garapeneko proiektuen funtsezko elementuetako bat dira.
Martxoaren 15ean ‘Arboretum. Zuhaitzak arkitektura gisa’ dator, Euskadiko Arkitektura Institutuak 2024an inauguratuko duen lehen erakusketa. Inaugurazioa 19etan izango da. Sarrera librea lekuak bete arte.
Inaugurazioa: martxoak 15
19:00
Sarrera librea lekuak bete arte