Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain

Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain

08.07.2025 — 14.09.2025

08
07
2025

14
09
2025

Euskadiko Arkitektura Institutuak hurrengo uztailaren 8an  “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain ” inauguratuko du. Erakusketaren komisarioak Ibon Telleria Julian eta Jon Arcaraz izan dira.

“Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain” erakusketak baserria, mendeetan zehar Euskal Herriko egoera ekonomiko eta sozialetara egokitzen eta eraldatzen jakin duen arkitektura gisa aurkezten du, euskal landa-paisaiaren irudi nagusi bihurtzeraino.

Arteek eta literaturak tipologia arkitektoniko horren eraiki duten irudi idealizatua desmitifikatzen du. Aldi berean, zientziaren eta arkeologiaren bidez bere iraganeko errealitatearen dimentsio ezezagunak erakusten ditu.

 

Erakusketaren inaugurazioa

Uztailak 8

19:00

Sarrera librea lekuak bete arte