Erakusketa2019ko Peña Ganchegui Saria, Euskal Arkitektura Gaztea

Bi urtetik behin, hamarkada bat baino esperientzia txikiagoaren jabe izan eta Euskal Herrian ikasi edo lan egiten duten arkitektoentzat da saria. Peña Ganchegui Artxiboak antolatu du, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin elkarlanean, eta, arkitektura kultura sustatzen, garatzen eta finkatzen laguntzen duten ekarpenak ikusgarri egin nahi ditu sariak.

10
10
2019

12
01
2020

ErakusketaSistemen Diseinua: Ulm-eko Eskola, Eraikuntza Saila

Bigarren Mundu Gerra amaitu ondoren, industria berreraiki zuen Europak, diseinuaren balio erantsiari esker. Laguntzaile erabakigarria izan zen Hochschule für Gestaltung Ulm (1953–1968) diseinugile lanbidea prestatzeko, arte aplikatuen eta dekoratzaileen eskola zaharrei buruzko teoriak gaindituta, mendebaldeko gizarte sektore zabalen eskura zegoen proiektatzeko eta diseinatzeko modu bat sortu baitzuen. Berreraikitzeko erreferente bat izan zen, bai arkitektura industrializaturako, bai Alemaniako industria eta ekonomiarako ere.

25
10
2019

12
01
2020

ErakusketaDonostiako Parte Zaharra eta kaia: Monumentu Multzoa

Donostiako Parte Zaharra duela gutxi Monumentu Multzo izendatu izana ospatzeko ekoitzirako erakusketa. Ikerketa sendo bat oinarri hartuta, informazio eguneratua ematen du Parte Zahar osoa eraikitzeko prozesuaz eta denboran izan duen bilakaeraz, eragile, sustatzaile eta arkitektoen eginkizuna nabarmenduta, gaur arte, horien banako ekarpena ez baita oso ezaguna izan.

15
11
2019

12
01
2020