Albisteak

Fikzioa eraikitzea. Diseinua eta arte-zuzendaritza zineman

21 09 2026

 

Antxon Gomez, Pedro Alodovarren ohiko kolaboratzailea, produkzio-diseinatzaileak eta arte-zuzendariak Enric Pastorrekin solasaldia izango du, zazpigarren arteak diseinuaren eta arte-zuzendaritzaren bidez bizi ditugun espazioak nola eraiki, eraldatu eta berrinterpretatzen dituen aztertzeko.

Euskadiko Arkitektura Institutuak Santa Teresa Komentuan egingo duen azken ekitaldia izango da, udazkenean Tabakalerara lekualdatu aurretik.

Topaketa irailaren 23an izango da, 19:00etan, Kontzeju Aretoan, eta doan izango da, www.eai.eus webgunean izena emanda. 

Euskadiko Arkitektura Institutuak, Donostiako Nazioarteko Zinemaldiarekin elkarlanean, zazpigarren arteak diseinuaren eta arte-zuzendaritzaren bidez bizi ditugun espazioak nola eraiki, eraldatu eta berrinterpretatzen dituen aztertzeko topaketa bat antolatu du. “Fikzioa eraikitzea. Diseinua eta arte-zuzendaritza zineman” izenburuko saioa 2026ko irailaren 23an izango da, 19:00etan, Kontzeju Aretoan, eta Euskadiko Arkitektura Institutuak Santa Teresa Komentuan egingo duen azken ekitaldia izango da, udazkenean Tabakalerako hirugarren solairura lekualdatu aurretik.

Jarduera Hizketaldiak zikloaren barruan dago; Zinemaldiak sortutako ziklo horren helburua zinema ikuspegi industrial, sortzaile eta hezitzailetik abiatuta elkarrizketa sustatzea da.

Topaketaren protagonista Antxón Gomez izango da, arte-zuzendari eta produkzio-diseinatzailea, Pedro Almodóvarren ohiko kolaboratzailea eta haren azken filmeko, Amarga Navidadeko, kolaboratzailea. MANERA aldizkariaren sortzaileetako bat eta zuzendari editorial den Enric Pastorrek gidatuko du solasaldia.

Arte-diseinuaren eta zinemaren arteko loturaz gogoeta egiteko gonbita izango da topaketa. Antxón Gomezen parte-hartzea hainbat ikuspegitatik jorratuko da: besteak beste, diseinuak zinema-narrazioari egiten dion ekarpena, objektu jakinen balioa eta haiek hautatzeko prozesua, filmaketarako kokalekuak (etxeak) aukeratzea, eta erabaki horien oinarrian dagoen arrazoibide kontzeptuala.

Data: 2026ko irailaren 23a

Ordua: 19:00

Lekua: Kontzeju Aretoa – Euskadiko Arkitektura Institutua

Izen-ematea: Doan, https://labur.eus/sarrerakantxon

 

“Zinema eta Etxebizitza” zikloa 
EAIren eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren arteko lankidetza honetaz gain, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, institutuaren sustatzaileak, Zinemaldiarekin batera, “Zinema eta Etxebizitza” zikloa antolatzen du. Zikloak etxebizitzari, desberdintasunari eta bizitza-proiektuei buruzko lau film biltzen ditu.

Egitaraua irailaren 22an hasiko da, 09:00etan, Trueba zinemen 1. aretoan. Cinco metros cuadrados filma emango dute Gazteriaren Epaimahaiaren aurrean, eta Denis Itxasok aurkezpena egingo du. Príncipe zinemen 10. aretoan zikloko saioak hauek izango dira:

Antxón Gomezi buruz 
Antxón Gómez Santander Espainiako produkzio-diseinatzaile eta arte-zuzendari nabarmena da. 1981etik, hainbat proiektu nazional eta nazioartekotan lan egin du, besteak beste Bigas Luna, Pedro Almodóvar, Álex de la Iglesia, Susan Seidelman, Manel Huerga, Dominik Moll, Steven Soderbergh eta Oliver Stone zuzendariekin. Lan horrekin batera, aitzindari izan da barne-diseinuan eta publizitatean ere. 1996tik gaur egunera arte Pedro Almodóvarren kolaboratzailea da, eta haren hamaika film eta bi film laburren produkzio-diseinuaz arduratu da; horrenbestez, Espainiako post-trantsiziotik aurrera ikus-entzunezko industriak mundu mailan izan duen bilakaeraren lekuko eta eragile izan da.

Barcelona Film Award saria, Arte Zuzendaritza Onenaren Goya saria, Produkzio Diseinu Onenaren European Film Award saria, Arte Zuzendaritza Onenaren Platino saria eta Escala sarietako Arte Diseinuaren saria (2024) jaso ditu. Barne-diseinuaren FAD saria ere badu.

European Film Academyk Europako Chapter Principal Producer Designer izendatu zuen. Bere lana objektuen balio metanarratiboagatik eta etxearen birsortze oniriko eta mnemonikoagatik nabarmentzen da; metodologia hori doktorego-tesi baten aztergai ere izan da.

 

Enric Pastori buruz 
Enric Pastor arkitekturan, barne-diseinuan, diseinuan eta kultura garaikidean espezializatutako kazetaria, editorea eta aholkularia da. MANERA diseinu, barne-diseinu eta arkitektura aldizkariaren sortzaileetako bat eta zuzendari editoriala da. Espainian, Mexikon eta Beneluxen ditu edizioak, eta aldizkariaren bidez, espazioei, objektuei eta bizitzeko moduei buruzko ikuspegi transbertsala sustatzen du.

2014tik 2021era AD España aldizkariko zuzendaria izan zen, eta etapa horretan arkitektura, diseinu eta barne-diseinuari buruzko herrialdeko argitalpen nagusietako bat sendotu zuen. Bere ibilbidean zehar, argitalpen proiektuetan eta sormen zuzendaritzan lan egin du, eta kultura erakundeekin, estudioekin, arkitektoekin eta nazioarteko enpresekin kolaboratu du.

Bere lanak dibulgazioa, azterketa kritikoa eta arkitekturaren, ikus-kulturaren eta eguneroko bizitzaren arteko harremanarekiko arreta uztartzen ditu. Diseinuarekin eta barne-espazioekin lotutako proiektuen egile eta komisario ere bada, eta ohiko parte-hartzailea da arkitekturari, sormenari eta kultura garaikideari buruzko hitzaldi, epaimahai eta solasaldi publikoetan.

 

Euskadiko Arkitektura Institutuari buruz 
Euskadiko Arkitektura Institutuak arkitektura herritarrengana hurbiltzea eta arkitekturaren, hirigintzaren, paisaiaren eta diseinuaren inguruko eztabaida sustatzea du helburu. Zentroa Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak sustatzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol Departamentuaren laguntzarekin.

 

Informazio gehiago
Ane Rotaeche Alquiza
601 922 572
contact@eai.eus www.eai.eus

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.