Tailerra

Zientzia eta arkitektura

14 11 2020

15 11 2020

Arkitekturak eta zientziak elkarrekin lan egiten dute pertsonen beharrei eta ingurumenaren zaintzari erantzungo dieten espazioak sortzeko. Horregatik, Zientziaren Astea ospatzen dugu teknologia eta arkitekturari buruzko tailerrez betetako bi egunekin, Eureka! Zientzia Museoarekin batera.

Ordubete iraungo duten hiru tailer motaren bidez, egituren eta mekanismoen munduan murgilduko gara Lego piezen bidez. Jarduerak azaroaren 14an eta 15ean burutuko dira hainbat ordutegirekin (bakoitzean 2-5 pertsonako talde finkoak inskribatu ahal dira).

3 eta 6 urte bitartean: 'Egun bat atrakzio parkean', Steam Park duplo tailerra, pieza eta polea desberdinekin martxan jarriko dugun tiobibo baten egitura eraikitzeko. Adingabe bakoitzarekin gutxienez heldu bat inskribatu behar da. Goizeko ordutegiak: 11.00, 11.15, 11.30, 11.45. Arratsaldeko ordutegiak: 16.30, 16.45, 17.00, 17.15.

6 eta 10 urte bitartean: 'Haize errotarekin haizea sortuz' Lego WeDo tailerrean haize-errota bat eraikiko dugu eta motor elektroniko bat programatuko dugu bertan. Adingabe bakoitzarekin gutxienez heldu bat inskribatu behar da. Goizeko ordutegiak: 12.00, 12.15, 12.30, 12.45. Arratsaldeko ordutegiak: 17.30, 17.45, 18.00, 18.15

10-14 urte: 'Pintza robotikoa' Lego Spike Prime tailerra. Pintza robotiko bat eraikiko dugu eta diseinuen eraginkortasuna gure beharren arabera egiaztatuko dugu. Ez da beharrezkoa pertsona heldu batek parte hartzea. Goizeko ordutegiak: 13.00, 13.15, 13.30, 13.45. Arratsaldeko ordutegiak: 18.30, 18.45, 19.00, 19.15.

Tailer guztietarako izen-ematea hemen

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.