Topaketa

'Pasajes'en inaugurazioa

21 07 2022

Euskadiko Arkitektura Institutua ariketa arkitektoniko baten agertokia izan da urtebetez, non eraikitakoaren gainean esku hartzeko ideia izan duen ardatz nagusi. Euskadiko lau arkitektura-estudio gaztek eraman dute ideia praktikara Pasajes programan, eta eraikinaren hainbat espaziotan esku hartu dute, bere museo-ibilbidea artikulatzen duten instalazio interstizial soilen bidez. Azab Architects (orain Bear Architects eta Acha Zaballa Architects) izan zen esku-hartzen lehena 'Between sweet and raw – Azelerazio Objektua' instalazioarekin; ondoren, Ocamica Tudanca Arquitectos estudioaren txanda izan zen 'Nor dabil hor?' proposamenarekin; hirugarrenak, PAUZARQ Arquitectosek, 'Diafragma: Argia eta materialtasuna' proposatu zuten; eta, orain, uztailaren 21ean, Tarte Arkitektura arduratuko da laugarren eta azken esku-hartzeaz, 'Trantsizio Dibergenteak' izenekoa.

Programari amaiera emateko, lau instalazioak batera aurkeztuko dira datorren uztailaren 21ean, 19:00etan, non esku-hartzeez arduratu diren lau arkitektura-estudioek bisita gidatua eskainiko duten beren proposamenetara.

Egin zure izen ematea HEMEN.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.