Topaketa

Atotxako Elizaren mendeurrena Egian. Agirrebengoaren tenplu neogotikoa era Aranoren freskoak.

21 10 2026

Ondarearen Europako Jardunaldien barruan kokatutako topaketa

Juan Aranoaren freskoak ezagutaraztea eta haien balioa nabarmentzea du helburu solasaldi honek. Frankismoak erbesteratutako margolariaren lanak Atotxako frantziskotarren elizako gangetan daude. Haren obra berreskuratzea eta ezagutaraztea lehen urratsa da margolanak kontserbatzeko eta artistaren memoria demokratikoa berreskuratzeko.

Horregatik, Euskadiko Arkitektura Institutuak bat egin du Europako Ondarearen Jardunaldiekin eta tenpluaren mendeurrenaren ospakizunarekin. Horretarako, Tabakalerako egoitza berriaren inguruan kokatu ditu bere jarduerak, inguruarekin harremanak estutzeko asmoz.

Aurtengo jardunaldien leloak, «Gure eskuetan. El patrimonio en nuestras manos», bat egiten du data berezi batekin: Atotxako frantziskotarren elizaren mendeurrenarekin. 1926an inauguratu zuten tenplua. Mende honetan, multzo arkitektoniko hori Egia auzoko eta Donostiako bizitzaren parte izan da. Komentu, eliza eta parrokia izan da, eta barruan gordetzen ditu Juan Aranoak 1931n egindako freskoak.

Gaur egun, ondare horretara bi ikuspegitatik hurbildu nahi dugu: frantziskotar komunitatearen historiatik eta ia mende bat gure artean daramaten margolanen gaineko begirada garaikidetik.

Hizlariei buruz
Ibilbide oso desberdinak baina elkar osatzen dituzten bi lagunek hartuko dute parte topaketan.

Paulo Agirrebaltzategi frantziskotarra, teologian doktorea eta euskarazko idazlea da. Ibilbide luzea egin du euskal pentsamenduari eta kulturari lotuta. Jakin proiektuan aktiboki parte hartu du, UZEIren sustatzaileetako bat izan da, eta hizkuntzarekin, terminologiarekin eta kulturarekin lotutako hainbat ekimenetan aritu da. Oraingoan, bereziki, tradizio frantziskotarrari eta komunitate horren historiari buruzko ezagutza partekatuko du gurekin.

Santos Bregaña diseinatzailea eta arte zuzendaria da, eta Arkitekturan eta Arte Ederretan trebatu da. Diseinu grafikoan, industrialean eta espazioen diseinuan jardun du, sorkuntza artistikoa eta irakaskuntza ere landuz. 2008an, New Yorkeko Art Directors Cluben Sphere saria jaso zuen. Oraingoan, Juan Aranoaren freskoetan jarriko du arreta, eta margolan horiek berriro ikusgai egiteko eta gure begiradaren eskura jartzeko moduei buruz arituko da.

Emilio Varelak gidatuko du solasaldia. Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Arkitekturako eta Filosofiako doktorea da, eta arkitektura, artearen teoria eta kultura-bitartekaritza lantzen ditu, arkitekto, komisario eta irakasle gisa. Ikastaroak eta hitzaldiak eman ditu unibertsitateetan, museoetan eta kultur erakundeetan, eta hainbat arte- eta arkitektura-erakusketa komisariatu ditu.

Espazioaren, pentsamendu estetikoaren eta sorkuntza garaikidearen arteko harremanak ditu ikergai, arreta berezia jarriz Jorge Oteizaren obran eta arkitekturaren eta arte plastikoen arteko loturetan. 2025ean, Oteiza y la ciudad inmóvil. Ordenación de la Isla de Zorrotzaurre, 1994 liburua argitaratu zuen.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.