Topaketa

'Iglesia San Francisco' liburuaren aurkezpena

27 06 2024

Ostegunean, ekainaren 27an, 19:00etan, Peña Ganchegui Artxiboak 'Iglesia San Francisco' liburua aurkeztuko du Euskadiko Arkitektura Institutuan. Fondo Peña Ganchegui bildumaren bigarren atala da, Luis Peña Gancheguiren lan nagusien funtsen aukeraketa bat monografia moduan argitaratzeko helburua duena. Bigarren liburu honetarako San Frantzisko eliza aukeratu da (Gasteiz, 1968), arkitekto gipuzkoarrak arkitektura sakratuaren esparruan egin zuen esku-hartze bakarra, eta une honetan bereziki aproposa dena, eraikinean esku-hartze bat egitea aurreikusten baita, Martxoaren 3ko Memorialaren Fundazioaren egoitza izango dena izendatu ondoren.

Liburuaren aurkezpenean izango dira Rocio Peña eta Mario Sangalli arkitektoak, Gasteizko elizari eskainitako monografia honen koordinatzaileak; Larraitz Arretxea historialaria, artxiboko materialarekin batera doan testuaren egilea; eta José Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoa, bildumaren diseinuaren arduraduna.

Liburuari buruz

'Iglesia San Francisco' liburuak gordetzen den moduan erreproduzitutako jatorrizko materialaren aukeraketa bat biltzen du, iragazki eta interpretaziorik gabe: eliza amaituaren garaiko argazkiak, proiektuaren planoen aukeraketa, eraikuntza-prozesuan zehar egindako obraren argazkiak, proiektuaren eta izapideen dokumentazio idatzia... Eta Larraitz Arretxea (Donostia, 1974) historialariaren hurbilketa berri batekin batera doa.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.