Topaketa

Fikzioa eraikitzea. Diseinua eta arte-zuzendaritza zineman

23 09 2026

Antxon Gomez, produkzio-diseinatzailea eta arte-zuzendaria, Enric Pastorrekin solasaldian

Euskadiko Arkitektura Institutuak, Donostiko Zinemaldiarekin elkarlanean, zazpigarren arteak diseinuaren eta arte-zuzendaritzaren bidez bizi ditugun espazioak nola eraiki, eraldatu eta berrinterpretatzen dituen aztertzeko topaketa bat antolatu du. Jarduera Hizketaldiak zikloaren barruan dago; Zinemaldiak sortutako ziklo horren helburua zinema ikuspegi industrial, sortzaile eta hezitzailetik abiatuta elkarrizketa sustatzea da.

Topaketaren protagonista Antxón Gomez izango da, arte-zuzendari eta produkzio-diseinatzailea, Pedro Almodóvarren ohiko kolaboratzailea eta haren azken filmeko, Amarga Navidadeko, kolaboratzailea. Enric Pastorrek, MANERA aldizkariaren sortzaileetako bat eta zuzendari editorialak, gidatuko du solasaldia.

Arte-diseinuaren eta zinemaren arteko loturaz gogoeta egiteko gonbita izango da topaketa. Antxón Gomezen parte-hartzea hainbat ikuspegitatik jorratuko da: besteak beste, diseinuak zinema narrazioari egiten dion ekarpena, objektu jakinen balioa eta haiek hautatzeko prozesua, filmaketarako kokalekuak aukeratzea, eta erabaki horien oinarrian dagoen arrazoibide kontzeptuala.

Antxón Gómez Santander Espainiako produkzio-diseinatzaile eta arte-zuzendari nabarmena da. 1981etik, hainbat proiektu nazional eta nazioartekotan lan egin du, besteak beste Bigas Luna, Pedro Almodóvar, Álex de la Iglesia, Susan Seidelman, Manel Huerga, Dominik Moll, Steven Soderbergh eta Oliver Stone zuzendariekin. Lan horrekin batera, aitzindari izan da barne-diseinuan eta publizitatean ere. 1996tik gaur egunera arte Pedro Almodóvarren kolaboratzailea da, eta haren hamaika film eta bi film laburren produkzio-diseinuaz arduratu da; horrenbestez, Espainiako post-trantsiziotik aurrera ikus-entzunezko industriak mundu mailan izan duen bilakaeraren lekuko eta eragile izan da.

Barcelona Film Award saria, Arte Zuzendaritza Onenaren Goya saria, Produkzio Diseinu Onenaren European Film Award saria, Arte Zuzendaritza Onenaren Platino saria eta Escala sarietako Arte Diseinuaren saria (2024) jaso ditu. Barne-diseinuaren FAD saria ere badu.

European Film Academyk Europako Chapter Principal Producer Designer izendatu zuen. Bere lana objektuen balio metanarratiboagatik eta etxearen birsortze oniriko eta mnemonikoagatik nabarmentzen da; metodologia hori doktore(go) tesi baten aztergai ere izan da.

Enric Pastor arkitekturan, barne-diseinuan, diseinuan eta kultura garaikidean espezializatutako kazetaria, editorea eta aholkularia da. MANERA diseinu, barne-diseinu eta arkitektura aldizkariaren sortzaileetako bat eta zuzendari editoriala da. Espainian, Mexikon eta Beneluxen ditu edizioak, eta aldizkariaren bidez, espazioei, objektuei eta bizitzeko moduei buruzko ikuspegi transbertsala sustatzen du.

2014tik 2021era AD España aldizkariko zuzendaria izan zen, eta etapa horretan arkitektura, diseinu eta barne-diseinuari buruzko herrialdeko argitalpen nagusietako bat sendotu zuen. Bere ibilbidean zehar, argitalpen proiektuetan eta sormen zuzendaritzan lan egin du, eta kultura erakundeekin, estudioekin, arkitektoekin eta nazioarteko enpresekin kolaboratu du.

Bere lanak dibulgazioa, azterketa kritikoa eta arkitekturaren, ikus-kulturaren eta eguneroko bizitzaren arteko harremanarekiko arreta uztartzen ditu. Diseinuarekin eta barne-espazioekin lotutako proiektuen egile eta komisario ere bada, eta ohiko parte-hartzailea da arkitekturari, sormenari eta kultura garaikideari buruzko hitzaldi, epaimahai eta solasaldi publikoetan.

Data: 2026ko irailaren 23a

Ordua: 19:00

Lekua:Kontzeju Aretoa – Euskadiko Arkitektura Institutua

Izen-ematea: Doan

Entradas / Sarrerak / Tickets →

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.