Besterik

Espacios Resonantes

24 10 2025

09 02 2026

Espacios Resonantes

Mathias Klenner, Sofía Balbontín & Joan Lavandeira; 2020; Bideojokoa; serigrafia originalak eta errealitate birtuala

Mathias Klennerren hiru serigrafiek eta “Espacios Resonantes” proiektutik sortutako bideojokoaren errealitate birtualak hiri-memoriaren bazterretan utzitako azpiegitura industrialetan murgiltzen dute bisitaria. Azpiegitura horiek birtualki berreraikitzen dira, landa-grabazioak, soinuen aktibazioa, erreberberazioak, konboluzioa eta soinu espezializatuak erabiliz. Hori guztia arkitektura aural edo soinudunen sorkuntzari buruzko ikerketa batean oinarritzen da. Horretarako, memoriaren eta hiriaren bazterretan abandonatutako azpiegituretan esku-hartzeaz, haien erregistroaz eta simulazio akustikoaz baliatzen dira artistak.

“Soinuaren eta espazioaren arteko interakziotik sortzen da soinu-espazioaren kontzeptua. Proiektu honek eta biltzen duen lan sortak soinu-espazioaren dimentsio estetikoa, politikoa eta soziala dute ardatz, narratiba alternatiboak eta subjektiboak eraikitzeko bitarteko gisa, espazioaren memoriari eta euskarri duen arkitekturari esanahi berriak eman, irauli eta deseraikitzeko.

Soinuaren eta espazioaren arteko gurutzaketatik elkarren menpeko erlazio dialektikoa sortzen da: espazioak soinua sortzen du eta, aldi berean, soinuak espazioa sortzen du. Soinu-espazioa leku baten tonua, beti hor dagoen hondoko zarata edo bizi garen espazioaren dimentsio akustikoa izan daiteke. Soinua eta espazioa bizi garen testuinguruaren parte dira, eta gizartea da sortzen dituen espazioen eta soinuen erantzulea, ahaztu gabe bai soinuak bai espazioak gu eraldatzeko gaitasuna dutela. Soinu-espazio garaikideen entzute kritikoak moldatzen gaituzten indarrez jabetzea ahalbidetzen du.

Soinu-espazioen inguruko konposizioak, instalazioak eta performanceak sortzea da proiektuaren helburua. Horretarako, landa-grabazioak, baliabide akustiko eta elektronikoen bidezko soinuen aktibazioa, atzeraelikadura motelak, erreberberazioak, konboluzioak eta soinu espazializatuak erabiltzen dira, entzutearen bidez narratiba sozial eta politiko berriak esploratu eta sortzeko”.

Mathias Klenner, Sofía Balbontín & Joan Lavandeira

Proiektuaren webgunea: https://espaciosresonantes.com/

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.