Topaketa

BOE eta diktadura. SUTeko protagonistekin bisita gidatua

03 06 2026

Hiria, lehian zikloaren barruan, Euskadiko Arkitektura Institutuak frankismo garaiko autogestio eta herri-kooperazioaren historia ezezagun samarra berreskuratzen du.

Emilio Criado, SUTeko Lagunen Elkarteko kidea, eta Itziar Zurriarain, biak mugimendu haren protagonista zuzenak, erakusketan zehar egingo den bisita gidatuaren arduradunak izango dira. Modu dinamikoan eta lehen pertsonan partekatuko dute SUTekin izan zuten inplikazioa.

Biek, milaka unibertsitate-ikaslerekin batera, SUT —Servicio Universitario del Trabajo— mugimenduan parte hartu zuten. SUTek langileei laguntzen zien igandeetan euren auzoak eraikitzen.
1950 eta 1969 artean, ia 14.000 ikasle mobilizatu ziren SUT —Servicio Universitario del Trabajo— erakundearen bidez, Estatu osoan banatutako 500 lan-esparru baino gehiagotan. Astebururo, unibertsitarioek eta langileek elkarrekin egiten zuten lan herri-auzoetako etxebizitza sozialen eraikuntzan.

Mekanismo horren bidez, erregimen frankistak langileen etxebizitzen zati bat diruz laguntzen zuen; gainerako portzentajea, ordea, ez zen dirutan ordaindu behar, baizik eta lan fisikoaren bidez —«prestación personal» deiturikoaren bidez—. Etorkizuneko bizilagunek euren etxeak eraikitzen zituzten, eta SUTeko ikasleak modu solidarioan batzen zitzaizkien lan horiei.

Historia hori, bere konplexutasun guztiarekin, diktaduraren hirigintza- eta gizarte-proiektuaren barruan kokatzen da. Aukera paregabea, memoria hori zuzenean protagonisten ahotik entzuteko.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.