Tailerra

'Bizimoduak' familientzako tailerrak

08 10 2022

25 02 2023

'Bizimoduak. Elkarbizitza Europan' erakusketa berriaren etorrerarekin lau familia-tailer izango ditugu gurekin. Horietan erakusketan ikusgai dauden proiektuetako bakoitzak proposatzen dituen balioen inguruan egingo dugu gogoeta. Parte-hartzea, kolektibitatea, komunitatea sortzea, paisaiarekiko harremana eta abar bezalako balioak, hain zuzen ere.

Erakusketako "hashtag" direlakoetan oinarrituta, bi tailer bakoitzeko, etxebizitza publikoak ekar ditzakeen balio gehigarriei buruz hausnartuko dute parte-hartzaileek, eta hiri-proposamen berriak egingo dituzte. Eraikinaren klaustroa lan-eremua izango da, eta bertan, pixkanaka, tailer bakoitzarekin, maketa handi bat eraikiko da, modu parte-hartzailean. Emaitza erakusketak irauten duen hilabeteetan zehar aldatzen joango den espazio bat izango da.

1. Tailerra: #pioneering + #collaboration. Urriak 8 eta 29, larunbatak. Izen-ematea hemen.

2. Tailerra: #interconnected + #streetlife. Azaroak 12 eta 19, larunbatak. Izen-ematea hemen.

3. Tailerra: #landmark + #topography. Abenduak 3 eta 17, larunbatak. Izen-ematea hemen.

4. Tailerra: #inputs + #reuse. Urtarrilak 14 eta otsailak 25, larunbatak. Izen-ematea hemen.

Lau gunetatik aurrera, klaustroaren lau ertzetatik, espazioa kolonizatuz eta klaustroaren erdian lan eginez joango gara. Lantegiko egunetan guneak aktibatzen joango dira, hashtag bakoitzaren ondoan erakusketan aurki daitezkeen bitartekotza-galderei erantzunez.

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu nabigazio esperientzia on bat eskaintzeko. Hauek webguneak funtzionatzeko beharrezkoak diren cookieak barne hartzen dituzte, baita helburu estatistiko anonimoetarako, erabiltzailearen esperientzia hobetzeko edo eduki pertsonalizatua bistaratzeko soilik erabiltzen diren beste batzuk ere. Zuk erabaki dezakezu zein kategoria onartu nahi dituzun. Kontuan izan, zure ezarpenen arabera, webguneko funtzio batzuk balitekeela erabilgarri ez egotea.

Zure cookie-n lehentasunak gorde dira.