Udategiak

Udategiak

11.12.2020 — 13.12.2020

11
12
2020

13
12
2020

Geure eskuekin, eraikinen barnealdeetan landareak landatzeko espazio autonomoak eraikitzeko prototipo bat sortzea, hiria berroneratzeko tresna gisa barne-arkitekturarekin esperimentatzeko.

Udategiak proiektuaren baitako doako tailer honetan, gutxi gorabehera 4×3 metroko espazio bat eraikiko dugu, tenperatura, hezetasuna, ureztatzea eta argia sortzeko, sentsore eta kontrolagailu desberdinei esker. Horri esker, espazio horretan klima (geografia) eta urtaro (denbora) desberdinetako landaredia haziko da, eta nekazaritza-ekoizpenaren eraginkortasuna maximizatuko da. Eraikina 2021eko apirilaren 4ra arte bisitatu ahal izango da.

Tailerraren aurretik, abenduaren 10ean, Antonio Scarponi arkitekto eta diseinatzailearen hitzaldia izango da Euskadiko Arkitektura Institutuan.

Udategiak proiektuaren bultzatzailea Food Hack Lab. Udategiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Euskadiko Arkitektura Institutuaren eta Donostiako Udalaren ekarpenekin sortu da.

Ostiral arratsaldean 17etatik 20etara eta larunbat eta igandean 10etatik 14etara

Ingelesez

Euskadiko Arkitektura Institutuan

Osasun egoera dela eta, doako tailerrean parte hartzeko izen-ematea ezinbestekoa da contact@eai.eus helbidean