'Land Art’ familientzako tailerrak

‘Land Art’ familientzako tailerrak

05.06.2026 — 19.06.2026

05
06
2026

19
06
2026

Paisaiaren Artea edo Land Art arte garaikidearen diziplina bat da, natura bere esku-hartze artistikoak eraikitzeko material eratzaile gisa erabiltzen eta ulertzen duena, halako moldez non lanak eta paisaia estuki lotuta geratzen baitira.

Kategoria horretakoa da Luis Peña Ganchegui arkitektoaren maisulana. Mendebaldera errematatzen du Donostia hiria, naturala denaren eta eraikitakoaren arteko lotura ezin hobean, eta hiriaren eta hiria hartzen duen naturaren arteko lotura eternalaren sinbolo bihurtu da.

Eduardo Chillidaren “Haizearen orrazia XV” lana jartzeko atariko gisa, eta eskulturak eszenan agertu aurretik eraikia, Tenis Plaza itsasoaren eta mendiaren muga absolutuen aurrean dagoen esparrua da. Espazioa aktiboki ikusteko leku ezin hobea, gizakiaren handitasunaz eta txikitasunaz gozatzeko, artea, arkitektura eta naturatik askatutako elementuak organikoki konbinatzen diren testuinguru batean, sentsazio unitario erabatekoa sortuz.

“Land Art” familia tailerrean, paisaiari hain lotuta dagoen arkitektura lan ikoniko honen materialtasunetik abiatuta lan egingo dugu. Obra hori askatasunez eta sentsibilitate handiz adierazten da, material bakar batetik abiatuta, granitotik.

Datak:
Ekainak 5 (sarrerak agortuak) -19

Adina:
6 eta 12 urte bitarteko umeak dituzten familiak ( Plaza kopuru mugatua)

Ordutegia :
17:30 - 19:00

Prezioa
Dohainik

Hizkuntza:
Ele bitan

Izen-ematea:
> edu@eai.eus