hiru hiri – Ibilaldia Gasteizen barrena

hiru hiri – Ibilaldia Gasteizen barrena

20.02.2021

20
02
2021

Hiru hiri – ikusmirak erakusketak Euskadiko hiru hiriburuen berezitasunak ezagutarazten ditu argazkiaren bidez. Bilbo, Donostia eta Gasteizetik paseatzea proposatzen du modu abstraktu eta irudimentsu batean, hiri bakoitza den bezalakoa izatea egiten duten berezitasunak azalduz.

Euskadiko Arkitektura Institutuak ibilbide irudimentsu horretatik ibilbide fisiko batera igarotzeko gonbita egiten dizu, Euskadiko hiru hiriburuetan barrena bizikletaz egingo diren ibilaldietan parte hartuz. Paseo hauek hiri bakoitzaren nortasuna osatzen duten lekuak bertatik bertara ezagutzeko aukera emango dute.

Ibilaldiak Donostian estreinatu ondoren, orain Gasteizeraino mugituko gara, San Prudentzio basilikatik abiatuta, Armentia periferiako herri-auzoan, alde zaharreraino eramango gaituen ibilaldi batekin. Hiriko puntu nagusietan geldituko gara, hiriburu arabarrak ezkutatzen dituen leku bereziez gozatzeko eta hiri bereko izkina desberdinei argazkiak ateratzeko. Argazkiak sare sozialetan partekatzera gonbidatzen zaituztegu, @eai_iae_ etiketatuz edo #antipostal traola erabilita.

Osasun egoera dela eta, jarduera honetarako lekua mugatua da eta hemen eman dezakezu izena.

Ibilaldia San Prudentzio basilikan hasiko da, eta Santa Maria Katedralean (Katedral Zaharrean) amaituko da.

Bakoitzak bere bizikleta eraman beharko du eta maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

10h00etatik 11h30etara


18 urtetik gorakoentzako jarduera


Doako izen-ematea ezinbestekoa da osasun-egoera dela eta:


 →