Arkitektura Laborategia 2022-23 · Izen ematea irekita

Arkitektura Laborategia 2022-23 · Izen ematea irekita

04.10.2022 — 29.06.2023

04
10
2022

29
06
2023

Etxeari buruz hitz egiten dugu. Zer da arkitektura? zertarako balio du? Arkitektura eta bere elementuen hizkuntza: maketak, marrazkiak, 3D. Etxebizitza-eraikinari buruz hitz egiten dugu. Etxearen ondoren bilatzen jarraitzen dugu, eta etxetik kalera, auzora eta hirira ateratzen gara; eraikin berdingabeak dituen hirira. nire etxea + zure etxea = etxebizitza-eraikina, nola funtzionatzen du? zeintzuk diren bere arteriak? Beste zer eraikin agertzen diren hirian?

Hiria eta paisaiari buruz hitz egiten dugu. Hiriko sagu honek bilaketa amaitzen duenean, bere bizimoduaren gertaleku den paisaiarekin bat egingo du berriro.

Helburua haurrei estetikarekin eta haren eraketa legeekin (kolorea, formak, geometria…) erlazionatuta dauden kontzeptu metafisikoak helaraztea da astearte (1. taldea) eta osteguneroko (2. taldea) laborategietan, inguratzen gaituen hiri naturarekin harmonian bizitzeko funtsezko balio gisa. Hiriaren egituraren eta haren ekologiaren ezagueran sakontzea, materialak, geometria eta arte plastikoak aztertuz.

Maushausen eskutik egiten da laborategia, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren laguntzarekin.

Tokiak daude libre. Informazio gehiago: info@maushaus.info

Ostegunero, urriaren 6tik ekainera

6-12 urte bitarteko umeei bideratutako jarduera

Ordutegia: 17.30-19.00

Izen-ematea eta informazio gehiago: info@maushaus.info