しゅくしゃく わくわく

しゅくしゃく わくわく

05.12.2020

05
12
2020

Orri bat, berez, aukera sortzaile, espazial eta arkitektoniko ugariren leihoa da. Tailer honetan, material hori erabiliko dugu Japoniatik iritsitako ariketa bat interpretatzeko, hainbat eskalatako arkitektura-jokoaren hausnarketan oinarrituta.


Familia tailer honetan Amag! erakusketa bisitatuko dugu, izen bereko aldizkariaren edukietan eta 30 herrialde baino gehiagoko arte eta arkitektura hezkuntzako profesionalek proposatutako ikerketa eta jokoetan murgildurik.


Ibilbide horretan arkitekturaren zenbait kontzeptu azpimarratuko ditugu, eta Ito Jukuren -Initiative for Tomorrow ‘s Opportunities in Architectureren- しゅくしゃく わくわく (Shukushaku Wakuwaku) izeneko ariketarekin jolastuko dugu. Arkitektura, jolasa eta esperimentazioa paper-orrien bidez.


Familia tailerra, Maushaus Arkitekturaren eskutik.

11.30-13.00

6-12 urtetako umeak dituzten familientzat

Tailer elebiduna (euskaraz eta erderaz)

Doako tailerrean parte hartzeko, ezinbestekoa da izena ematea info@maushaus.info helbidean