«Zabalguneak Euskadin» erakusketaren bisita gidatuak komisarioarekin

«Zabalguneak Euskadin» erakusketaren bisita gidatuak komisarioarekin

25.07.2026 — 05.09.2026

25
07
2026

05
09
2026

Trazatutako edozein garai hobea izan al zen? Manuel de Solà-Morales hirigileak egin zuen galdera horrek laburbiltzen du «Zabalguneak Euskadin» erakusketaren xedea.

Luis Tena komisarioaren eskutik, ezagutu XIX. mendean eta XX. mendearen hasieran Europako hirietan garatutako hiri-hedapeneko proiektuak. Harresiak eraistean askatutako lurzorua baliatzeko eta etengabe hazten ari zen biztanleriari lekua egiteko sortu ziren zabalguneak.

Biztanleriaren eta industriaren hazkundeari erantzuteaz gain, hiria zabaltzeko modu berri bat ezarri zuten: plangintzan, higienearen irizpideetan, mugikortasunean eta trazaduraren erregulartasunean oinarritutakoa.

Gaur egun kale zuzenak eta etxadi antolatuak besterik ez direla irudi badezake ere, zabalguneek oraindik ere gure hiria bizitzeko modua baldintzatzen dute: nondik ibiltzen garen, non dauden dendak edo nola mugitzen garen auzo batetik bestera. Bisitan, Bilbo, Donostia eta Gasteiz nola hazi ziren alderatzeko aukera izango da, begi kolpe batean.

Data: uztailaren 25a, larunbata; Ordua: 11:30 (gaztelaniaz) / 12:30 (euskaraz). Entradas aquí.

Data: irailaren 5a, larunbata; Ordua: 11:30 (gaztelaniaz) / 12:30 (euskaraz). Entradas aquí. 

Uztailak 25, larunbata, 11:30 (gaztelaniaz) eta 12:30 (euskaraz)

Irailak 5, larunbata 11:30 (gaztelaniaz) eta 12:30 (euskaraz)

Jarduerak aldez aurretik izena ematea eskatzen du. Plazak mugatuak dira.