Saretik kanpo

Saretik kanpo

12.06.2025

12
06
2025

“Saretik kanpo” mahai inguruan lurraldeko landa-inguruneak eta ingurune naturalak nola eraiki eta bizi eztabaidatuko dugu. Eraikuntza industrializatuko sistema berriei, jasangarritasunari, biodibertsitateari edo inklusioari elkarrizketa irekitzen dieten eraikuntza-eredu eta eredu tipologiko berriei buruz hitz egingo dugu. Hitzaldi honetan fenomeno hori ikuspegi kritiko batekin aztertu duten arkitektoak izango ditugu.

Jon Garbizu, Victoria Collar eta Gonzalo Peñarekin batera egin duten “RHIZOMA” aurkeztera dator

Ibon Telleriak lan horretan lantzen diren gaiak eztabaidatuko ditu ondoren.

Moderatzailea: María Esnaola

 

RHIZOMA-ri buruz

RHIZOMAk baserriaren tipologia abiapuntu gisa hartzen du Euskadiko ingurune naturaletan etxebizitza produktiboen eredu berriak irudikatzeko. Edozein begirada erromantikotik haratago, baserrikearen ikuspegi desmitifikatua proposatzen du, bertatik funtsezko eraikuntza-elementuak eta elementu tipologikoak ateratzeko. Elementu horiek gako baliotsuak eskain diezazkigukete euskal lurraldearen orainean eta etorkizunean nola eraiki eta bizi behar dugun birpentsatzeko.

Beizaman Europan 16 programarako garatutako proposamenetik abiatuta, RHIZOMAk gorputz teoriko eta praktiko bat sendotu du, Mugak 2023 biurtekoan Chillida Lekun antolatutako saio homonimoekin aberastu dena, bai eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin egindako lan jarraituaren bidez ere. Ildo horretan, mahai-inguru hau duela urte batzuk hasitako errizoma-bidearen barruko urrats berri gisa ulertzen dugu, Euskadin nola bizi eta eraiki nahi dugun kolektiboki pentsatzen jarraitzeko espazio ireki gisa.

Jon Garbizu-ri burz KRI eta Garbizu Collar arkitektura estudioek osatutako tandemaren ordezkari gisa parte hartuko du mahai-inguruan. Donostiarra jaiotzez eta Bartzelonako ETSABen hezia, Jonek praktika profesionala eta ETH Zürich-en irakaskuntza uztartzen ditu, non duela urte batzuetatik hona Roger Boltshauser-ek zuzendutako zirkulartasun-katedraren esparruan proiektu-eskolak ematen dituen.

Garbizu Collar (Jon Garbizu, Victoria Collar) eta KRI (Gonzalo Peña)-ri buruz 2022tik RHIZOMA garatzen laguntzen duten bi arkitektura-estudio dira, Euskadiko landa-inguruneko etxebizitza produktiboen eredu berriak aztertzen dituen ikerketa. Baterako lana praktika arkitektonikoaren, lurralde-ikerketaren eta gaur egungo bizimoduari buruzko hausnarketa kritikoaren arteko elkargunean kokatzen da. Ikuspegi osagarrietatik — irakaskuntza, eraikuntza-esperimentazioa eta pentsamendu ekologikoa integratzen dituzte —, bi azterlanek etxebizitza tokikotik, kolektibotasunetik eta zirkularretik birpentsatzeko estrategiak proposatzen dituzte.

Ibon Telleria-ri buruz, Arkitektoa da 2001etik, bere ikasketak EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoan gauzatu zituela. Eskolako irakaslea 2002tik, Egituretako irakaslea izan da, eta, gaur egun, bizitza kolektiboa eta Ondareko esku-hartzearekin lotutako gaietan irakasten du. Euskal baserriko tailerraren arduraduna izan da EHUko Eraikitako Ondarearen eta Eraikinen Birgaitze, Zaharberritze eta Kudeaketa Masterraren barruan.
Landa-inguruneko ondarearekin eta etxe-arkitekturarekin lotutako hainbat ikerketa-lan egin ditu. Hainbat artikulu idatzi ditu landa-arkitekturaren ondarea eta bertan esku hartzeko moduei buruz.

Bere Doktore Tesia Erdi Aroko baserri eredu baten jatorriari eta garapen historikoari buruzkoa da, Gipuzkoako hegoaldean kokatzen diren adibide desberdin batzuren azterketatik ondorioztatutakoa.
Arkitekto bezela, bere ikerketa lerroarekin harremandutako hainbat birgaitze lan garatu ditu.

Data : Ekainak 12

Ordutegia: 19:00

Hizkuntza: Gazteleraz

Aurrez izena emanda sarrera libre: contact@eai.eus