Playtime

Playtime

09.05.2025

09
05
2025

Maiatzaren 9an Jacques Tati zinegile frantziarraren “Playtime” ikusi ahal izango da eta aurkezpena Garbiñe Ortega zinegile kuderadoreak egingo du.

Turista amerikar talde bat Europan zehar bidaia bat egiten ari da, eta eguneko hiriburu bat bisitatzea aurreikusten du. Parisera iristean, aireportua Erromakoaren berdin-berdina dela konturatzen dira, errepideak Hanburgokoen berdinak direla eta farolek New Yorkekoen antz bitxia dutela. Laburbilduz, eszenatokia ez da hiri batetik bestera aldatzen. Eta ezin dutenez Paris ezagutu, konformatuko dira benetako paristarrekin hogeita lau ordu pasatzearekin, horien artean Hulot jauna.

Garbiñe Ortegari buruz:

Garbiñe Ortega zinema-kuradorea da. Haren kuradore-lana nazioartean erakutsi da hainbat instituziotan: Lincoln Center-eko Film Society (NY), Tate Modern, Vienako Film Museum, Pacific Film Archive, Washingtongo National Gallery of Art eta Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Mexikoko Dokumentalen Bira Ibiltariaren programazio-zuzendaria izan zen, baita Punto de Vista jaialdiko zuzendari artistikoa (2018-2021) eta ARTIUMeko Z Aretoko komisarioa ere (2021-2022). Nicolás Pereda, Lois Patiño eta Matías Piñeiroren filmak ekoitzi ditu. Hainbat libururen editorea izan da, besteak beste, hauena: “Jonathan Schwarz: To Light, To Love, To Time” (2019), “Meditaciones sobre el presente: Ute Aurand, Helga Fanderl, Jeannette Muñoz, Renate Sami” (2020) eta “Cartas como películas” (2022). Dirdira Lab izeneko proiektuaren zuzendari artistikoa da eta Elías Querejeta Zine Eskolako irakaslea ere.

Garbiñe Ortegak Jacques Tati zinemagilearen filmografiako filmik handinahiena aurkeztuko du, Playtime, gizarte modernoaren ikuspegi futurista, absurduaren bidez karikaturizatua, erakusten digun ezohiko komedia. Tativillek, Eugène Roman arkitektoarekin batera, Parisen bere bertsioa eraiki zuen, eta hainbat urtez filmatu ondoren eta hura gauzatzeko hamaika arazo izan ondoren, maisulan hau 1967an estreinatu zen azkenean. Harrezkero, David Lynch edo Wes Anderson bezalako egileentzako pelikula erreferentziala izan da.

Data : Maiatzak 9

Ordutegia: 19:00

Filmaren hizkuntza: jatorrizko bertsioa gaztelaniazko azpitituluekin

Aurrez izena emanda sarrera libre: contact@eai.eus