Birgaiztea etxebizitza krisiari aurre egiteko: HouseEurope!
Euskadiko Arkitektura Institutuak, arc en rêve eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailaren babesarekin, eta Etxebizitza Kolektiboaren Europako Sariaren bigarren edizioaren deialdiarekin bat eginez, “Birgaiztea etxebizitza krisiari aurre egiteko: HouseEurope!” topaketa antolatu du.
Hitzordu honetan Europa osoak aurre egin behar dion etxebizitza-krisiaren funtsezko pieza baten inguruan eztabaidatuko dute: eraikinen birgaitzea. Jardunaldiari hasiera emateko, HouseEurope! kolektiboaren “POWER TO RENOVATION – A QUESTION OF VALUES” dokumentala proiektatuko da eta House Europe! kolektiboko-eko Raquel Guerra Aragonés-en eskutik gai honen inguruan eztabaitauko dugu.
HouseEurope! ri buruz
HouseEurope! Europar Batasunean lege berriak bilatzen dituen Europar Ekimen Herritarra da, eraikinak birgaitzea eta berrerabiltzea lehenesteko eraispen espekulatiboaren aurretik. OBEL 2025 Sariarekin aitortuta, kanpainak herritarren aktibismoa, lege-proposamenak eta kultura-materialak uztartzen ditu — Demolition Drama eta Power to Renovation dokumentalak, esaterako —, sektorearen egiturazko aldaketa bultzatzeko. Birgaitzea trantsizio ekologiko eta sozialaren erdigunean jartzea da helburua, etxebizitza eskubide bihurtuz eta arkitektura Europa bidezkoago eta iraunkorrago baterako tresna bilakatuz.
Raquel Guerra Aragonés-i buruz
Arkitektoa, aktibista eta ikertzailea. ACAN (Architects Climate Action Network) irabazi-asmorik gabeko elkartearen sortzailea da eta HouseEurope! kanpaina europarraren antolatzaile nazionala Espainian eta Zipren. Diziplina anitzeko ikerketak egiten ditu, iraunkortasunari eta informazioaren arkitekturari buruzko aholkularitza lanetan aritzen da eta justizia klimatikoaren eta inklusibotasunaren inguruko aktibismoa uztartzen ditu.
UPMn (Espainia) eta ODTÜn (Turkia) arkitekto gisa trebatua, bioklimatikaren inguruko ikerketa eta patente proiektuetan eta konferentzietan lagundu du, baita startup teknologikoen deskarbonizaziorako tresna digitalak garatu ere. Gaur egun, ikerketa lanak egiten ditu SURFLab -rentzat (Zipreko Unibertsitatea) eta aholkulari independiente bezala lan egiten du Now! Climate Design -entzat.
Aurrez izena emanda sarrera librea: contact@eai.eus
Hizkuntza: gazteleraz
Ordua: 19h
Lekua: Kontzeju Gela (Euskadiko Arkitektura Institutuaren bigarren solairua)