Proiekzioa: 'Pasaia Bitartean'

Proiekzioa: ‘Pasaia Bitartean’

15.04.2021 — 17.04.2021

15
04
2021

17
04
2021

hiru hiri – ikusmirak erakusketa-itxierako programa bereziaren lehenengo jarduera proiekzio moduan iritsiko da Euskadiko Arkitektura Institutura. Zehazki, Pasaiaren inguruko ikusmira zinematografikoa izango da: ‘Pasaia Bitartean’ (2016). Udalerrian Gipuzkoako portu-komertzial nagusiena kokatzen da, eta filma horri eta horren inguruan eraikitako hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da, Irati Gorostidik zuzenduta eta Jonander Agirre Mikelezek 2013an egin zuen arkitektura-egitasmoan oinarrituta, ‘Gehiengoaren hiria’.

Proiektu hau kode zinematografikoan eraikitzeko asmoa hiria eta bertako espazio amankomunak beste metodologia batzuen bidez pentsatzeko borondatez sortu zen. Pasaiaren oraina antzematea bilatzen badu ere, pelikula honek hiria memoria edukiontzitzat jotzen du. Helburu horrekin, lanaren izaera produktiboa jardun museistikoarekin alderatzen du; gainbehera datorren paisaia industriala gurutzatzen duen turistaz beteriko kruzeroaren agerpena, edo giro industrialaren soinu-lekukotasuna jasotzen duen hardcore taldeen jardunaz baliatzen da badiaren paisaia atzemateko.

Irati Gorostidi Agirretxe (1988, Eguesibar) zinemagile independentea da. Donostia eta Brooklynen artean bizi eta lan egiten du eta bere formazioak ikusmen-arteak eta zinea uztartzen ditu. Hainbat pelikula zuzendu ditu, haien artean ‘Pasaia Bitartean’ (2016) edo ‘Euritan’ (2017) Arantza Santestebanekin batera. 2018 urtean Fulbright beka jaso zuen New Yorken zinema ikasteko.

Proiekzioaz gain, Jonander Agirre Mikelez Euskadiko Arkitektura Institutuan egongo da, ‘Gehiengoaren hiria’ publikazioaren inguruan hitz egiteko. Erakusketa itxierako programa guztia ikusteko sakatu HEMEN.

Apirilaren 15ean, 16ean eta 17an

17etatik 20etara

Euskadiko Arkitektura Institutuan

Sarrera doan

Sarrera librea edukiera bete arte