Proiekzioa: 'El milagro Gipuzkoa'

Proiekzioa: ‘El milagro Gipuzkoa’

23.04.2021 — 24.04.2021

23
04
2021

24
04
2021

Hirien periferiak batzuetan hazkunde hutsetik monumentaltasunera igarotzen dira. Hala islatzen du Erik Harley artista eta Hiri Ikasketetan adituak ‘El milagro Gipuzkoa’ ikusentzunezko piezan. Filma katalanak Tabakaleran egin zuen erresidentzia artistikoan zehar garatu zen, bi ikuspegi jasotzen dituen ikerketa proiektu bat bezala: hiriaren egitura eta hiritarrek horren inguruan duten pertzepzioa.

Erik Harley Martínez (Terrassa, 1993) Arte Ederretan graduatua eta Hiri Estudioetan aditua da, Bartzelonako Unibertsitatearen eskutik. 2014an ‘El Milagro’ egin zuen, Bartzelonako periferia ikusentzunezko esperientzia bat bezala aurkezten zuen film laburra. MACBAn (Bartzelona), La Colmenan (Madril) eta Primo Pianon (Paris) proiektatu, Arch Dailyn argitaratu eta Generalitat de Catalunyako Sala d’Art Joveren produkzio-bekaren eskutik finantzatu zen. 2016an bere lehenengo liburua argitaratu zuen, ‘El Milagro Gipuzkoa’, Desarrollismoaren aztarnaren inguruko entsegu teoriko eta ikus-ikerketa bat; Tabakalerak finantzatu eta ekoiztu zuen. hiru hiri – ikusmirak erakusketari amaiera bikaina emateko, publikazio horretan oinarritutako ikusentzunezko pieza Euskadiko Arkitektura Institutuan proiektatuko da.

2017an Morgenstadt Werkstatt-en artista gonbidatua izan zen Harley; 2018an Adrian Paci-ren erresidentzia antolatu zuen Italiako Kultura Institutua eta Centro Ocañaren eskutik; urte horretan beste artista batzuekin batera SEASONS kolektiboa sortu zuen; Sala Apolon hamabi ekitaldi esperimentaleko zikloaren komisariatuaren arduraduna izan zen, non urte batean 250 artista baino gehiago erakutsi ziren; MACBAn ekitaldi antolatzaile bezala aritu da, Victoria Combalíaren laguntzaile pertsonal bezala eta Bartzelonako Gallery Weekend-arentzako. Gaur egun Madrilen bizi da, non Instagramen bidez korrupzio ekonomikoa, politikoa eta arkitektonikoaren gaineko ikerkuntza- eta difusio-egitasmo bat abian jarri du (@preferiria.periferia): ‘Pormishuevismo’a.

Espainian dauden biribilgune guztiak bisitatuko ditut, gure bideetako zirkuluak ikusi, arkitektura garaikideko munstrokeriarik handienak zeharkatu eta dena kontatuko dizuet. Mugimendu artistiko bat asmatu dut, herrialde honetako Ekonomia, Politika, Arkitektura, Hirigintza eta Ingeniaritza Zibileko orrialderik boom-enak beste inon ez bezala azaltzen dituena. Nik “Pormishuevismo” deitzen diot, nahiz eta askok Xahubidearen Urrezko Aroa bezala ezagutzen duzuen, Historian ametsak eraiki eta fantasia oinarritu zen une magiko bat. Iraultza ekonomiko, eraikitzaile eta kulturaleko fenomenoa, adreilua ikur nagusia zuena. Hau desilusioa“. Erik Harley.

Ikusentzunezko pieza proiektatzeaz gain, Erik Harley Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da bere proiektuaz, hiriez, periferiez… hitz egiteko. Erakusketa amaierako egitarau osoa ikus dezakezu HEMEN.

Euskadiko Arkitektura Institutuan

Sarrera doan

17.00etatik 20.00etara

Sarrera librea edukiera bete arte