Pilotalekuak. Mapaketa

Pilotalekuak. Mapaketa

24.03.2023 — 01.10.2023

24
03
2023

01
10
2023

‘Plazas con frontón en Euskal Herria’ (Pamiela, 2023) ikerketa liburuaren kokapenak.
Manuel Iñiguez, Alberto Ustarroz.
Koordinazioa: Daniel Carballo.

Mapa honetan identifikatutako pilota plazak herri eta hirietan jokoaren ezarpen maila ezberdinak irudikatzen dituzte: hormarik gabekoak; jokoa kalean edo plazan; errebotea aurrez eraikitako mehelin, fatxada edo horma batean; erreboterako edo Plekarako eraikitako frontisa; eraikin edo harresi bati atxikitako pareta; frontoia (frontisa, alboko pareta eta zoladura); estali gabeko frontoi pribatua; eta frontoi pribatu estalia.

Euskal pilotak hedapen globala bizi izan du eta bere arkitektura planetako txoko askotara eraman du. Jarraian, frontons.net webguneak mundu mailan erregistratutako frontoien ia 4.800 kokalekuak ikus ditzakezu.