Pasajes IV – Tarte Arkitektura
Eraikitakoaren gainean esku hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta, arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean interbentzioak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko.
Laugarren eta azken aktibazioa Tarte Arkitekturak egiten du, Arkitektura Institutuko patiorako “Trantsizio Dibergenteak” izeneko esku-hartzea proposatuz, zeina uztailaren 21ean irekiko den. Arina, garaia eta iragankorra, astuna, betea eta finkatua denaren aurrean; esku-hartzeak kontrastea erabiltzen du existitzen denaren eta berriaren arteko elkarrizketa eta identitateak indartzeko tresna gisa.
Erakusketa-aretoen artean dago, trantsizioko espazio zentral batean, eta bisitari kuriosoa erakartzen saiatzen da. Bisitaria patioko arkupeko ageriko ibilbidetik desbideratzea eta ibilera bihurgunetsua eta estua eskaintzea lortu nahi du, motela baina ziurtasunik gabea. Burua ibiltzean ardaztu nahi du, aurreko erakusketa-aretoan jasotako estimuluetatik askatzeko, hurrengoan eskuratutako biziorik gabe sartzeko helburuarekin. Bihurgune bakoitzak gelditzeko eta atseden hartzeko eremuak biltzen ditu, trantsizio-espazio bat zena, elkargune bihurtuz.

Tarte Arkitekturari buruz
TARTE, 2019an Alex Etxeberriak, arkitektoa Bartzelonako ETSAren eskutik (2013), sortutako arkitektura-estudio bat da. Estudioak Zarautzen du egoitza, eta eskala eta tipologia desberdinetako proiektuak garatzen ditu. Proiektuetarako hurbilketa ikuspegi holistiko batean oinarritzen du, hiri-ikuspegitik eraikuntza-xehetasunaren diseinuraino, egungo hirien lurralde-erronkak ahaztu gabe. Estrategia eta kontzeptuen sistematizazioa lehenesten dira batez ere, proiektu bat ulergarria eta koherentea izan dadin.
Pasajes gehiago
Pasajes I – AZAB – ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua
AZAB izan zen euskal arkitekturaren belaunaldi berri honetatik esku-hartzen lehena bere ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua’ proposamenarekin. Arkitektura Institutuko atarian ikus daiteke.
Pasajes II – Ocamica Tudanca Arquitectos – Nor dabil hor?
Bigarren esku-hartzea Donostiako Ocamica Tudanca Arquitectos estudioak egin zuen, eta Arkitektura Institutuko fatxadetako batera eraman zuten “Nor dabil hor?” proposamena.
Pasajes III – Pauzarq – ‘Diafragma: argia eta materialtasuna’
Programaren hirugarren esku-hartzea da, eta Donostiako estudioak ‘Diafragma: argia eta materialtasuna’ proposatzen du klaustrora jaisten diren eskaileretan.
Ordutegia
Asteartetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00