PASAJES II – Ocamica Tudanca arquitectos

PASAJES II – Ocamica Tudanca arquitectos

05.10.2021 — 31.12.2022

05
10
2021

31
12
2022

Eraikitakoaren gainean esku-hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean esku-hartzeak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko. 

Programaren bigarren aktibazioa Ocamica Tudanca arquitectosen esku egongo da, “Nor dabil hor?” izena eman dioten proposamenarekin. Donostiako alde zaharreko etxe eta kale zaharrak Arkitektura Institutuko terrazarekin lotzen dituen instalazioa da, ibiltariaren ekintza eta bat-bateko topaketaren bidez hormen atzean gertatzen ari dena ezagutzera gonbidatzen gaituena. 

Ocamica Tudanca arquitectosi buruz 

Iñigo Ocamicak eta Iñigo Tudancak 2017an sortutako arkitektura estudio gaztea da. Ordutik, obra publikoko (lehiaketen bidez) eta obra pribatuko proiektu hautatuak egiten ari dira, konpromisoz eta zorroztasunez, proiektu bakoitza erronka berri gisa baloratuz. Proiektu bakoitzari heltzen diote, testuingurua errespetutik baloratuz, ingurunearekin hitz egingo duten eta okupatzaileentzat iradokitzaileak izango diren atmosfera paregabeak aurkitzen saiatuz. Mansilla Mayorreko (Leon) Plaza Berriko obragatik sari ugari jaso dituzte. 

Pasajes gehiago

Pasajes I – AZAB – ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua 

AZAB izan zen euskal arkitekturaren belaunaldi berri honetatik esku-hartzen lehena  bere ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua’ proposamenarekin. Arkitektura Institutuko atarian ikus daiteke. 

Pasajes III – Pauzarq – ‘Diafragma: argia eta materialtasuna’

Programaren hirugarren esku-hartzea da, eta Donostiako estudioak ‘Diafragma: argia eta materialtasuna’ proposatzen du klaustrora jaisten diren eskaileretan.

Ordutegia
Asteartetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00