Pasajes III – Pauzarq

Pasajes III – Pauzarq

10.03.2022 — 24.05.2022

10
03
2022

24
05
2022

Eraikitakoaren gainean esku hartzea hausnarketa eta zalantza ariketa bat da beti, lehendik finkatutakoa areagotu edo ukatu dezakeena. PASAJES programa Euskadiko Arkitektura Institutura iritsi da eta, lau fasetako erakusketa batean ardaztuta,  arkitekturaren estaldurei buruzko gogoeta sustatu nahi du, hauek espazioaren materialtasuna eta forma eraldatzeko duten gaitasunaren inguruan. Lau arkitektura estudio gazte izango dira eraikinean interbentzioak egiteko ardura izango dutenak, Euskadiko Arkitektura Institutuaren ibilbide museografikoa artikulatzen duten espazio interstizial desberdinak instalazio batzuen bidez aldarazteko.

Hirugarren aldi honetan, Felipe Aurtenetxek eta Elena Usabiagak osatzen duten PAUZARQ estudioak esku hartu Arkitektura Institutuaren gune batean. Donostiako estudioak ‘Diafragma: Argia eta Materialtasuna’ proposatzen du, klaustrora jaisten diren eskaileretan kokatutako argi instalazio bat.

Esku-hartzeak argiaren inguruko hausnarketa planteatzen du, espazioa eraldatzen duen arkitektura-materiatzat hartuta, elementu ukiezin baina moldagarri gisa, eraikitakoa aldatzeko aukera ematen duena.

Eskailera-kaxan dagoen espazioaren sakontasun handitik abiatuta, kamera ilun gisa erabiltzea erabaki da. Inguruak beltzez urtzen dira, eta erdian elkarren segidako plano batzuk instalatzen dira, espazioa diafragma gisa okupatzen dutenak, argia emanez eta perspektibarekin jolastuz.

Planoetan egindako ebakin zirkular batzuen bidez, argiarekin marraztea lortzen da. Planoen mugetako ertz zuzenak ebaketa zirkularrekin kontrajartzen dira. Elementu lauetatik abiatuta bolumen bat sortzen da, linealetik hiru dimentsiotara pasatuz, kamera ilunaren kontzeptua alderantzikatuz.

Ibilbidean zehar, beren mugimenduan, bisitariek enkoadraketa aldatzen dute zirkuluak egokitzen diren eta zentrokideak diren lekua aurkitu arte. Instalazioak espazioaren sakontasun-sentsazioa areagotzen du, perspektibarekin engainatuz.

Esku-hartze honekin materialtasunaren kontzeptuari heltzen zaio, argia elementu arkitektoniko gisa ulertuz, espazioen barruan kontrolatu eta manipulatzen dena.

PAUZARQ-i buruz

PAUZARQ 2010. urtean sortutako Donostiar arkitektura estudioa da. Ordutik, mota eta tamaina desberdinetako lanak garatu ditu, eskala txikiko eta aldi baterako instalazioetatik hasi eta birgaitze eta eraikuntza proiektuetaraino. Estudioaren lanak arkitekturarekiko duen ikuspegi zentzudun eta gertukoa ditu ezaugarri, inguru natural eta eraikia arduraz eta errespetuz tratatzen dituelarik. Arkitektura eta barne diseinua modu global batean ulertzen dira, eta arreta berezia jartzen zaio obra garapenaren fase eta xehetasun guztietan eraman beharreko kontrol zorrotzari. Horretarako ikerketa, berrikuntza eta baliagarri dauden errekurtsoen optimizazioaren ildotik jorratzen dira, diseinuaren kalitatea eta eraikuntzaren koherentzia lehenetsiz.

Pasajes gehiago

Pasajes I – AZAB – ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua 

AZAB izan zen euskal arkitekturaren belaunaldi berri honetatik esku-hartzen lehena  bere ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua’ proposamenarekin. Arkitektura Institutuko atarian ikus daiteke. 

Pasajes II – Ocamica Tudanca Arquitectos – Nor dabil hor?

Bigarren esku-hartzea Donostiako Ocamica Tudanca Arquitectos estudioak egin zuen, eta Arkitektura Institutuko fatxadetako batera eraman zuten “Nor dabil hor?” proposamena.

Ordutegia
Astelehenetik ostiralera
17:00 – 20:00
Larunbata
11:00 – 14:00
17:00 – 20:00
Igandea
11:00 – 14:00