Laster | Eileen Gray: E.1027 Logela Nagusia

Laster | Eileen Gray: E.1027 Logela Nagusia

27.05.2021 — 10.10.2021

27
05
2021

10
10
2021

Euskadiko Arkitektura Institutua dagoeneko lanean ari da 2021eko maiatzera begira XX. mendeko emakume arkitektorik berritzaileenetako baten, Eileen Gray modernitatearen aitzindariaren lana zabaltzeko.

Erakusketak bere lan adierazgarriena izango du ardatz: Frantziako hegoaldeko kostaldean berarentzat diseinatu zuen etxea, E1027 etxea. Zehazki, erakusketaren zati bat E1027 etxearen bihotzari eskainita egongo da, bisitariari bere logela nagusian sartu eta txoko bakoitzarentzat Grayk sortu zituen pieza ikonikoez gozatzeko aukera emanez.