Eileen Gray - proiekzioak

Eileen Gray – proiekzioak

08.07.2021 — 10.07.2021

08
07
2021

10
07
2021

Eileen Grayk eta bere E.1027 etxe ikonikoak istorio harrigarria ezkutatzen dute. Amodioa, talentua, inbidia, abandonua, okupazioa… Arkitekto irlandarraren inguruko gertakari sarea deskribatu dezaketen hitz batzuk besterik ez dira horiek.

Bi proiekziok Grayren irudia eta hura inguratzen duen istorioa ezagutzeko aukera ematen dute orain Euskadiko Arkitektura Institutuan. Bi filmak ‘Eileen Gray: E.1027’ erakusketaren gelaurrea dira, non E.1027 etxearen logela nagusia, 1:1 eskalan erreproduzitua, ardatza den.

Egitaraua

Uztailak 8, 9 eta 10: Eileen Gray – Invitation to a Voyage dokumentala (bertsio originalean, azpitituluekin) 

Argazkia: ©Viviana Andrada Bauman

A aretoan

17:30

Sarrera doan