Amag!
Moztu, hautsi, txikitu, jolastu eta partekatu. Amag! espazioarekin elkarreragiteko moduari buruzko erakusketa da, paper-orri batek hiru dimentsiotako jolas arkitektoniko bihurtzeko aukera amaigabeei buruzkoa.
Erakusketak izen bereko online aldizkaria mundu digitaletik atera eta Euskadiko Arkitektura Institutuan lurreratzen du. Maushaus eta Osa Menorren ekimen hau eraikuntzarako materiala eta ikerketa-tresna da aldi berean. Esperientzia interaktiboa eta erabilgarria sortzeko tresna da, haurren gaitasun espazialak garatzeko.
Amag! aldizkaria diseinuaren eta arkitekturaren esperientzian murgiltzen ditu haurrak, mundu osoko eskolek erabil dezaketen hezkuntza-baliabide irekia baita.
Aldizkaria mundu osoko sare erraldoi bat da arte eta arkitekturako hezkuntza profesionalen eta erakundeen artean. Interakzio-proposamenetatik hasi eta profesionalen artikuluetaraino, 2020 urtera arte 84 artikulu argitaratu dira 30 herrialde baino gehiagoko pertsonekin.
5 eta 100 urte bitarteko haurrentzat!
Asteartetik ostiralera
17.00-20.00
Larunbata
11.00-14.00
17.00-20.00
Igandea
11.00-14.00