Yvan Detraz. BORDAK: Hiri inguruneko babeslekuak

Yvan Detraz. BORDAK: Hiri inguruneko babeslekuak

23.10.2020

23
10
2020

Frantziako Bordeleko eraztun berdean dago kokatuta Refuges PƩriurbains. Bere ingurune naturalarekiko sentikorra den ikuspegiarekin diseinatu zen lan arkitektoniko paregabeen multzo hau: bakoitzak bere erara irudikatzen du bere buruari inspiratzen dion paisaiaren xarma berezia.

Bisitan datozenei hiriaren inguruari beste begirada desberdin bate matera gonbidatu nahi diete: hiriaren parean dagoen natura hori berriro aurkitzea, ibilbide garaikide paregabe batean, betiko bideetatik kanpo. Metropoliko biztanleak edo Bordelera hurbiltzen diren bisitariak gonbidatzen dituzte gau batez doan bertan igarotzeko, aldez aurretik erreserbatuz.

Proiektua Bruit du Frigo elkarteak bultzatu zuen. Elkartea 1997an Bordelen sortu zen eta arkitektoak, artistak, hirigileak, bitartekariak eta eraikitzaileak biltzen ditu. Proiektu artistikoak, parte-hartzaileak egiten ditu espacio publikoan, hiri instalazioak, eszenografiak, mikroarkitekturak, ekintza kolektiboak eta cultura ekitaldiak batuz.

Yvan Detrazek 2000ean Bordeleko ENSAPen Arkitektura titulua jaso zuen eta Bruit du Frigo taldearen sortzaileetako bat eta zuzendaria da. Detraz Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da, eta hitzaldi horrekin Atari Kultura Arkitektonikoa elkarteak BORDAK jardunaldiei hasiera emango die. Jardunaldi horieko Gipuzkoako Ataun udalerrian egingo dira, hitzaldi, tailer eta txangoekin.

Bordak, eraikitako eremuen lehen urratsak

Bordek, etxolek edo estalpeek eraikitako ingurunearen gizakien lehen urratsak gogorarazten dituzte. Naturatik babesteko helburu nagusia jarraituz, neolitikotik eraiki egin dira. Arkitektura eta bizimodu zibilizatua pertsonak etxe berean biltzean oinarritzen dira, eta hamankomunean etsai bat sortzen dute: natura, bere mehatxu nagusia.

Mundu garaikidean, ingurune hori oraindik ere ikusten dugu eszenatoki gisa, gizateriak naturarekiko bere ustezko garaipena irudikatzeko eremu gisa. Arkitektura eta hirigintza ez daude joera horretatik kanpo.

Gaur egungo testuinguruak, Covid-19aren pandemiak planetako biztanle gehienak etxean egotera behartu dituenak, giza habitaten arau guztiak birplanteatu ditu. Bai gizakiek haien artean erlazionatzeko duten modua, baita ingurunearekin elkarreragiteko duten modua ere bai. Bordak jardunaldiek bordak edo etxolak aitzakitzat hartzen dituzte eraikitako elementuen eta landa/natur ingurunearen arteko harremanaz hitz egiteko.

18.00etan

Osasun larrialdia dela eta, izen-ematea derrigorrezkoa da:


Link →