Solasaldia Kristine Guzmánekin

Solasaldia Kristine Guzmánekin

25.11.2020

25
11
2020

Kristine Guzmánek, MUSACeko koordinatzaile nagusiak eta Pandemia Osteko Hiriak elkarrizketa-zikloko komisarioak, bere iritzia eta ezagutza partekatu du pandemiak eta konfinamenduak hiria ikusteko, bizitzeko eta sentitzeko modua nola aldatu duen ulertzeko. Ziklotik eratorritako ideia hauek Quaratinology erakusketako proposamenekin uztartu dira, bi lanen arteko harremana ikusteko. 

Euskadiko Arkitektura Institutuak, arkitektura herritarrengana hurbiltzeko eta horren inguruko eztabaida irekia sustatzeko asmoz, zuzeneko elkarrizketak egiten ditu bere sare sozialetan, arkitekturari, hirigintzari, diseinuari eta paisaiari buruzko gaurkotasuneko gaiak jorratuz. Horretarako erreferenteak diren hainbat eragile gonbidatzen ditu hizketaldi batera.

18etan

Euskadiko Arkitektura Institutuaren Instagram kontuan