‘Pasajes’en inaugurazioa
Euskadiko Arkitektura Institutua ariketa arkitektoniko baten agertokia izan da urtebetez, non eraikitakoaren gainean esku hartzeko ideia izan duen ardatz nagusi. Euskadiko lau arkitektura-estudio gaztek eraman dute ideia praktikara Pasajes programan, eta eraikinaren hainbat espaziotan esku hartu dute, bere museo-ibilbidea artikulatzen duten instalazio interstizial soilen bidez. Azab Architects (orain Bear Architects eta Acha Zaballa Architects) izan zen esku-hartzen lehena ‘Between sweet and raw – Azelerazio Objektua‘ instalazioarekin; ondoren, Ocamica Tudanca Arquitectos estudioaren txanda izan zen ‘Nor dabil hor?‘ proposamenarekin; hirugarrenak, PAUZARQ Arquitectosek, ‘Diafragma: Argia eta materialtasuna‘ proposatu zuten; eta, orain, uztailaren 21ean, Tarte Arkitektura arduratuko da laugarren eta azken esku-hartzeaz, ‘Trantsizio Dibergenteak‘ izenekoa.
Programari amaiera emateko, lau instalazioak batera aurkeztuko dira datorren uztailaren 21ean, 19:00etan, non esku-hartzeez arduratu diren lau arkitektura-estudioek bisita gidatua eskainiko duten beren proposamenetara.
Egin zure izen ematea HEMEN.