‘Jai Alai Blues’ dokumentalaren proiekzioa
‘Pilotalekuak. Hutsunea eraikiz‘ erakusketaren programa osagarriaren parte gisa, abuztuaren 29an, asteartea, arratsaldeko 18:00etan, Euskadiko Arkitektura Institutuan ‘Jai Alai Blues’ dokumentala proiektatuko da, Gorka Bilbaok zuzendua. Zesta-punta (Jai Alai) bezalako herri kirola hainbat herrialdetara arrakastaz nola esportatu ahal izan den jorratzen du.
Sinopsia: Mende hasieratik, enpresariek jokoaren arrakasta eta apustua aprobetxatu dituzte herrialde oso desberdinetan ospe handia izan zuen kirola sustatzeko. Historio hori kontatzen du ‘Jai Alai Blues’ dokumentalak. Egipto, Txina, Filipinak, Kuba, Mexiko edo Estatu Batuak dira Jai Alairen historiako eszenatokietako batzuk. Leku horietan, pilotariak benetako artistatzat hartu ziren, eta komunikabideek zabalki estali zuten frontoien jarduera. Baina Jai Alaiko urrezko urteek ez zuten betiko iraun.
Doako sarrera lekuak bete arte.

18:00
Hizkuntza: gaztelera
Doako sarrera lekuak bete arte
Urtea: 2015
Iraupena: 1h 40min
+12 urte