hiru hiri – hitzaldia eta mahai-ingurua
Hiriak postalaren iruditik haratago doaz. Hiru hiri – ikusmirak erakusketarekin hilabetetan zehar 30 postalen bidez ideia hori aldarrikatu dugu. Orain programazio berezi batek amaiera eman nahi dio erakusketari. Eta hori ezin liteke beste modu batera egin, biztanleek bizi dituzten hiriei protagonismoa ematen baino, ikonikotik urruntzen dena, eta beren izaera osatzen duena nabarmenduz.
Bi gonbidatu berezi izango dira amaiera ziklo berezi honetako hitzaldi eta mahai-inguruan parte hartuko dutenak. Bi gonbidatu, hain zuzen ere, hirietako elementu oso propioak (baina batzuetan oso ahaztuak) ezagutzen eta lantzen dituztenak: periferiak. Erik Harley artista eta Hiri Ikasketetan aditu katalanaren eta Jonander Agirre arkitekto donostiarraren eskutik, Donostiako eta Pasaiako ingurabideei helduko diegu bi argitalpenen ikuspegitik: ‘El milagro Gipuzkoa’ eta ‘Gehiengoaren hiria’, hurrenez hurren. Izena eman dezakezu HEMEN.
‘El milagro Gipuzkoa ‘(2016) Erik Harley Martinezen (Terrassa, 1993) lehen liburua izan zen. Desarrollismoaren aztarnari buruzko saiakuntza teorikoa eta ikerketa bisuala da, Tabakalerak finantzatu eta ekoitzia. Harleyk bere ‘mirariaren’ edukia aurkeztuko eta jorratuko du bere lan osoaren perspektiba erabiliz: hirien forma eta herritarrek nola hautematen dituzten.
Arte Ederretan graduatua eta Hiri Ikasketetan aditua Bartzelonako Unibertsitatean, Harleyk mugarrien zerrenda luzea pilatu du bere ibilbide osoan zehar: artista gonbidatua izan zen Morgenstadt Werkstatten 2017an, Adrian Paciren egoitza antolatu zuen Italiako Kultura Institutuarekin eta Ocaña Zentroarekin lankidetzan 2018an, Seasons kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen, Victoria Combalíaren asistente pertsonala izan zen, Sala Apoloko hamabi ekitaldi esperimentaletako komisarioaren arduraduna, MACBAko ekitaldien koordinatzailea… Gaur egun Madrilen bizi da eta Instagramen (@preferiria.periferia) ustelkeria ekonomiko, politiko eta arkitektonikoari buruzko ikerketa eta hedapen proiektu bat garatzen ari da: `Pormishuevismo´a.
Periferiak hedapen hutsetik monumentalera nola pasatzen diren aztertuz, Erik Harleyk Jonander Agirreren (Donostia, 1988) konpainia izango du, Ander Gortazarrekin batera ‘Gehiengoaren hiria’ ren egilea eta Bartzelonako Escola Superior d ‘Arquitecturaren (ETSAB) eskutik arkitektoa. Agirrek bere kabuz garatu ditu proiektuak, baita hainbat bulegotan ere, eta arkitekto eta diziplina anitzeko taldeekin lankidetzan aritu da 2010etik. ‘Gehiengoaren hiria’ Pasaiako badiaren arkitekturari buruzko hausnarketa da: Espainiako desarrollismoaren garaian eraikitako hirigune asko bezala, itsusitzat jotzen da. Liburuak Pasaiako eraikinen erradiografia egiten du eta itsustasunaren kontzeptua zalantzan jartzen du, 60-70eko hamarkadetan badiaren inguruan pilatutako arkitekturaren inguruko nostalgiaz hausnartuz.
Harley eta Agirre hirugarren gonbidatu batekin arituko dira solasean: Armando Roca (Balaguer, 1934), Tolosako `Sputnik´en arkitektoa. Atleta ezaguna izateaz gain, ‘Desarrollismoaren boom eraikitzailea’ lehen pertsonan bizi izan zuten arkitekto horietako bat izan zen, eta horrek testuingurua eta esperientzia ekarriko dizkio hitzordu honi.
Hitzaldiaz gain, ‘El milagro Gipuzkoa’ Euskadiko Arkitektura Institutuan izango da ikusgai hilaren 23an eta 24an, eta ‘Pasaia Bitartean’, Agirreren argitalpenean oinarritutako filma, hilaren 15ean, 16an eta 17an. HEMEN ikus dezakezu amaiera programa osoa.
18.00
Euskadiko Arkitektura Institutuan (Elbira Zipitria 1, Alde Zaharra, Donostia)
Hizkuntza: gazteleraz
Doan
Hitzaldian izena emateko: