hiru hiri - erakusketa amaierako zikloa

hiru hiri – erakusketa amaierako zikloa

15.04.2021 — 24.04.2021

15
04
2021

24
04
2021

hiru hiri – ikusmirak apirilaren 24an amaituko da, baina lehenik gure hirien izaera propioari azken aipamena egingo diegu. Erakusketa itxi aurreko bi asteetan zehar programazio berezia izango da, gure herriak josten dituzten egiturak azpimarratuko dituzen ekintzez beteta.

Gure imaginarioan leku ikonikoak nabarmentzen dira hirietan pentsatzeko momentuan. Kursaal donostiarra, Andra Mari Zuria Gasteizen, Guggenheim-a Bilbon… Baina hiria, hiritarrek bizitzen duten hiria, harago doa. Gehiengoaren hiria beste bat da; auzoak dira, ohiturak, postaletako iruditik alde egiten duten izkinak. Baita periferia ere. Horretan ardaztuko da hiru hiri erakusketaren amaierako zikloa, Gipuzkoako periferietan, hazkunde hutsetik monumental izatera pasatu diren horietan. Horri buruz hitz egiten duten proiekzio eta parte-hartzaile nabarmenak izango ditugu gurean hori betetzeko asmoz.

Egitaraua

Apirilak 15, 16 eta 17: ‘Pasaia Bitartean’ proiekzioa, Irati Gorostidiren filma, Jon Ander Agirre Milekezen ‘Gehiengoaren hiria’ proiektuan oinarrituta. Pasaiako portu inguruko hiri-egiturari buruzko hausnarketa filmikoa da: portuaren inguruan kokatzen den hirigune hau industriaren garapenarenarekin batera hazi eta egituratu zen, eta filmaren asmoa hiria eta bertako espazio amankomunak beste metodologien bidez pentsatzea izan zen.

Apirilak 22: hitzaldia eta mahai-ingurua Erik Harley Martínez artista eta Hiri Ikerketetan adiaren eta Jon Ander Agirre Mikelez-en eskutik, ‘El Milagro Gipuzkoa’ eta ‘Gehiengoaren hiria’-ren publikazioen egileak. Donostiako periferian ‘desarrollismo’aren inguruan hitz egingo dute, haien proiektuetan ardazturik, honen izaera eta monumentaltasuna azpimarratuz. Gainera, Armando Roca ere izango da bertan, Tolosako ‘Sputnik’-ak egin zituen eta desarrollismoa bizi izan zuen arkitektoa. Eman izana HEMEN.

Apirilak 23 eta 24: Erik Harley Martínez-en ‘El Milagro Gipuzkoa’ dokumentalaren proiekzioa, izen bereko publikazioan oinarritzen dena. Artistak Donostiako periferia aztertzen du, ‘desarrollismo’ espainarraren eredu delarik. Proiektua Tabakaleran 2016an egin zuen egoitza artistikoan zehar garatu zuen.

Argazkia: Jon Cazenave

Proiekzioak: 17.00 - 20.00

Hitzaldia: 18.00

Apirilaren 22ko hitzaldian eta mahai-inguruan izena emateko:


 →